Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, Itxaso Erroteta Gazteria eta Kiroleko zinegotziarekin batera, harrera egin die Ziortza Villa txirrindulariari, Jokin García boxeolariari eta Andoni Ibarra patinatzaileari Bilboko Udaletxeko Arabiar Aretoan. Juan Mari Aburto haien azken garaipenei buruz mintzatu da beraiekin. Denek eskertu dute Bilbao Kirolak-ek beren ibilbideetan emandako laguntza.

Ziortza Villa txirrindulariak Frantziako Tourraren lekukoa ekarri zuen Paristik Bilboraino. Une honetan, bere karrera profesionalean goreneko mailan finkatuta dago, munduko txapeldunordearen titulua lortu baitzuen erlojupeko 12 orduko proban, Kalifornian (Estatu Batuak).  Txirrindulariak eskerrak eman ditu hiriak ematen dion maitasunagatik eta Bilbao Kirolak-ek eskainitako laguntzagatik.

Joan den azaroan, Jokin García boxeolariak gau historiko bat bizi izan zuen La Casillan, Espainiako txapeldun titulua berretsiz.  Zaleak liluratuta daude kirolari honekin. Jokinek, gainera, WBAren gerriko iberoamerikarra gehitu dio bere palmaresari, eta horrek nazioarteko panoramaren gailurrean kokatu du.

Andoni Ibarra patinatzaile gaztea ere une gozoa bizitzen ari da.  Haren azken lorpenetako bat gurpil gaineko patinaje artistikoko Europako Kopako urrezko domina izan zen joan den azaroan. Gazte hau pilatzen ari den garaipenetako beste bat.

Kareen Rispal Frantziako Enbaxadorea

Bestalde, Aburtok harrera egin dio Kareen Rispal Frantziako Enbaxadoreari Bilboko Udaletxeko Arabiar Aretoan.

Topaketa bat dator nazioartean sareak zabaltzeko udal-estrategiarekin, eta herrialdearekin dauden harremanetan sakontzeko balio izan du. Kareen Rispal Enbaxadorearekin batera, Marianne Carré Frantziako Kontsula izan da.

Bisitak balio izan du interes komuneko arloetan aldebiko lankidetzarako aukerei buruz hitz egiteko, bai eta lurralde bakoitzaren garapen ekonomiko, sozial eta kulturalari buruzko ikuspegiak trukatzeko ere. Alkateak eta Inunciagak harrera egin zioten Marianne Carreri kortesiazko bisitan, 2023an Bilbon Frantziako kontsul nagusi izendatu zutenean.