Bilboko Udalak, EAEko gainerako erakunde publikoekin batera, Euskal Lankidetza Publikoaren 2024ko Txostena aurkeztu du. Guztira 86,87 milioi euro inbertitu dira 64 herrialdetako 1.368 ekimenetanEAEko 250 GGKEk eta herrialde hartzaileetako 368 entitatek kudeatuak.

Kopuru horien xehetasunak "Euskal lankidetza zifretan 2024" txostenean eskura daitezke. Txosten hori duela gutxi argitaratu da Euskal Lankidetza Publikoaren Atarianerakundeen arteko gardentasunerako ekimen bateratua. Ekimen horretan, eLankidetza - Eusko Jaurlaritzaren Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak, hiru foru aldundiek, EAEko hiru hiriburuetako udalekZarauzko Udalak eta Euskal Fondoa - Lankidetzarako Euskal Toki Erakundeen Elkarteak parte hartzen dute. Ekimenak, gainera, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Hegoa Institutuaren laguntza du.  

Atari horrek aukera ematen du bederatzi erakunde horiek 2014az geroztik laguntzen dituzten ekimen solidarioak ezagutzeko. Erakunde horiek dira garapenerako lankidetzako, ekintza humanitario eta emergentziazko, eta gizarte-eraldaketarako hezkuntzako ekimenetara funts-bolumen handiena bideratzen dituztenak.

BILBOREN KONPROMISO IRMOA

Bilboko Udalak, Giza Eskubide, Bizikidetza, Lankidetza eta Kulturartekotasun Sailaren bitartez, konpromiso sendoa du garapenerako lankidetzarekin, mundu bidezkoagoa, solidarioagoa eta jasangarriagoa sustatzeko erantzukizun partekatu gisa ulertuta.

Aurten, 2025ean, 3,8 milioi euro baino gehiago bideratu dira arlo honetara, hainbat programaren bidez. Horrela, Bilbok genero-berdintasuna, pobrezia desagerraraztea eta giza eskubideen defentsa bultzatzen dituzten proiektuak sustatzen ditu, gizarte-erakundeekiko lankidetza estuan.  

Era berean, Bilbok sentsibilizazioa eta hezkuntza sustatzen ditu herritar guztientzat, benetan uste baitu lankidetza funtsezko tresna dela gizarte inklusiboagoak eta erresilienteagoak eraikitzeko, bai hirian, bai nazioartean. 

2024ko ekitaldian, Guatemala, El Salvador, Senegal, Peru, Txad eta Palestina izan ziren Bilboren lankidetzaren hartzaile nagusiak. Kontinenteen arabera, funtsak batez ere Amerikara bideratu zituen (% 63), eta, ondoren, Saharaz hegoaldeko Afrikara (% 27).  Eta GJHen araberako (2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuak) banaketari dagokionez, honako hauek daude: 5. GJH, genero-berdintasuna (% 30,12); 6. GJH, ura eta saneamendua (% 23,83); eta 4. GJH, kalitatezko hezkuntza (% 20,99).  

Datu horiek, besteak beste, 2024ko urteko txostenean eta Euskal Lankidetza Publikoaren Atarian aurki daitezke. Azken hori Bilboko Udalak parte hartzen duen funtsezko tresna bat daherritarrei arlo horretako informazio guztia emateko helburuz.