Bilboko Udalak "Deustualdeko Klown Jaialdiaren" laugarren edizioa antolatu du. Bertan, lehen mailako clown ikuskizunak eskainiko dira otsailaren 7tik 26ra, asteazken eta ostiraletan. Deustuko eta San Inazio – Ibarrekolandako Udaltegiek hartuko dituzte emanaldiak eta sarrera librea eta doakoa izango da lekua bete arte.

"Deustualdeko Klown Jaialdiaren” helburua clown-a mota guztietako publikoengana hurbiltzea da, Euskadin tradizio handia duen diziplina. "Clown antzerkian ibilbide luzea egin duten konpainia asko ditugu, beren lan eta ahalegin eszeniko guztia umorea egiteko modu horretan iraultzen dutenak. Ez da haurren kontua bakarrik, clown-a modu sakon eta osoan hurbiltzen da gazte eta helduengana. Barre egitea, batzuetan zaila da, baina oso atsegina eta askatzailea da", azaldu dute Bilboko Udaleko Kultura Sailetik.

Laugarren edizio honetako egitarauak clown eta keinu antzerkian ibilbide luzea duten sei konpainiaren ikuskizunak biltzen ditu. Horietako hiru Euskal Herrikoak (Bea Larrañaga, Zirika Zirkus eta Xilipurdi), beste bat Valentziakoa (Ameba Teatre) eta bi nazioartekoak (Mundo Costrini, Frantzia-Argentinakoa, eta Cia a Nariguda, Portugalgoa).

Ekimen hau "Clown Zorrotza" programarekin osatzen da. Programa honek aire zabaleko obrak eskaintzen ditu udaberrian, tokiko, estatuko eta nazioarteko konpainien muntaketekin eta proposamenekin.

DEUSTUALDEKO KLOWN JAIALDIA 2025

Otsailaren 7a, 18:00etan. San Inazio - Ibarrekolanda Udaltegia. ZIRIKA ZIRKUS (Nafarroa) - “Eolo 68”

Testurik gabe. 5 urtetik aurrera, publiko guztiak. Mugikortasun urriko pertsonentzat egokitua. Begizta magnetikoa.

Eolo pertsonaia xelebrea da eta abentura berrien bila ibiliko da. Bere hegazkinaren motorrean matxura bat izan ondoren, kutxa beltz baten barruan esnatzen da eta bertan bere irudimena hegan egiten utzi beharko du, beste mundu ezezagun batzuetara eramango duen haize-ufada baten zain dagoen bitartean.

Otsailaren 12an, 19:00etan. Deustuko Udaltegia. MUNDO COSTRINI (Frantzia-Argentina) - “Humanus Comicus”

Testurik gabe. Publiko gaztea eta heldua. Mugikortasun urriko pertsonentzat egokitua. Begizta magnetikoa.

Zirkuaren munduaren parodia burutsua da eta barre egitera eta hausnartzera gonbidatzen du, irudimenez beteriko ikuskizun probokatzaile batekin. Marrazki bizidunetako pertsonaiek beren eromena kabaret isekari eta absurdu batean askatzen dute, non publikoa ekintzaren konplize eta protagonista den.

Otsailaren 14a, 18:00etan. San Inazio - Ibarrekolanda Udaltegia. AMEBA TEATRE (Valencia) - “El día de Ramiro”

Gaztelania. 5 urtetik aurrera, publiko guztiak. Mugikortasun urriko pertsonentzat egokitua.

Valentziako konpainia honek familia ikuskizun bat eskaintzen du; bertan, objektuekin egindako txotxongiloak, clowna eta zuzeneko musika konbinatzen dira matxinsalto baldar bezain zalantzati eta dibertigarri bat protagonista duen miniaturazko mundu baterantz bidaia kontatuz.

Otsailaren 19an, 19:00etan. Deustuko Udaltegia. CIA A NARIGUDA (Portugal) - “La ceremonia”

Testurik gabe. Publiko gaztea eta heldua. Mugikortasun urriko pertsonentzat egokitua. Begizta magnetikoa.

Obra doludunei egindako omenaldian datza, antzinako irudiak baitira.

Antzinako zibilizazioek hildakoengatik negar egin dute, arimak lurretik zerura pasatzen lagunduz. Hileta-zeremoniaren antzezpena clown eta umore absurduaren ikuskizun bihurtzen da, negar egitera baino gehiago barre egitera gonbidatuz.

Otsailaren 21a, 18:00etan. San Inazio - Ibarrekolanda Udaltegia. XILIPURDI (Euskadi) - “Pepa eta Kutxo”

Euskara. 5 urtetik aurrera, publiko guztiak. Mugikortasun urriko pertsonentzat egokitua.

Clown ikuskizun honetan hainbat elementu nahasten dira, hala nola pailazokeria klasikoen jolasak, mimoa, antzerki parte-hartzailea, objektuen antzerkia eta abar. Horiek guztiek publikoari gozaraziko dioten egoera dibertigarriak irudikatzeko balio dute.

Otsailaren 26an, 19:00etan. Deustuko Udaltegia. BEA LARRAÑAGA (Euskadi) - “Filipa Balbina (Klown emakumeak historian)”

Euskara. Publiko gaztea eta heldua. Mugikortasun urriko pertsonentzat egokitua.

Proiektu honek emakume pailazoak goraipatu nahi ditu; izan ere, erreferentziazko clown-ak gogoratzen ditugunean, pertsonaia maskulinoen irudiak etortzen zaizkigu burura, bai

zirkuan eta bai zineman. Baina historian zehar emakumeek ere leku nabarmena izan dute umore eszenikoan; "Filipa Balbinak" gaur egun dauden emakume pailazoak ezagutzera ematen ditu eta etorkizunari ikuspegi komiko femeninoagoa eskaintzen digu.

"Deustualdeko Klown Jaialdia" clown antzerkia sustatu eta jendeari hurbiltzea helburu duen programa bat da, tokiko eszenan tradizio handia duen diziplina, 2023-2033 Bilboko Kultura Plan Estrategikoaren ekintzaren barruan kokatua.