Ezagutzera eman dira BBK Gutun Zuria Bilbao Sarien irabazleak
Otsailaren 25etik martxoaren 1era Azkuna Zentroan egingo den jaialdiak literatura garaikidearen bi erreferente sarituko ditu
BBK-k eta Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao, Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroa BBK Gutun Zuria Bilbao Sariak emango dizkiete aurten Itxaro Borda eta Leila Guerriero idazleei, euskal eta nazioarteko literatura garaikidearen bi erreferente direnei. Aurten, otsailaren 25etik martxoaren 1era egingo da jaialdia.
Jaialdiak, irakurketaren begirada artistiko berriak eta artearen begirada literario berriak proposatzen dituen urteroko topaketak, Itxaro Borda (Baiona,1959) aintzatesten du bere ibilbide oparoagatik eta euskal literaturari egindako ekarpenagatik. Ibilbide luzea du ia literatura-genero guztietan —eleberria, ipuina, poesia—, eta nabarmentzekoa da gaien ekarpena eta aniztasunetik abiatutako ikuspegi berriak, hala nola LGTBIQ+ esparruarekin lotutakoak. Gainera, erreferentzia bat da euskarazko prosaren berrikuntzan. Euskal kulturaren kritikari 1980tik, literatur itzulpengintzan ere lan ugari egin ditu.
Makila emango zaio Leila Guerriero (Argentina, 1967) idazle argentinarrari, Latinoamerikako kazetaritza narratiboko firma handienetako bati. Prosa basati eta zehatz batekin, egilea sotiltasunean murgiltzen da, eguneroko errealitatea argitzeko duen harriduratik, gugan ezkutatuta dagoena argitzeko.
Biek euskal makila tradizionala jasoko dute asteartean, otsailak 25, jaialdiaren inaugurazioan. Gainera, arte eta literatur sorkuntzari buruzko topaketaren 18. edizioa ireki eta ixteko ardura dute. Leila Guerrierok Rodrigo Fresan idazle, itzultzaile eta kazetari argentinarrarekin hitz egingo du asteartean, otsailak 25. Bestalde, Itxaro Bordak itxiko du jaialdia martxoaren 1ean, larunbata.
Sormen-lanaren aintzatespena
BBK-k eta Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok 2022tik ematen dute ohorezko sari hau, euskal literaturaren eta nazioarteko literaturaren funtsezko eragileen sorkuntza-lana aintzatesteko, haien ibilbideagatik, lan jakin batengatik edo kultura-proiektu garrantzitsu bat egiteagatik.
Saria ohorezko makila ematean gauzatzen da. Euskal makila tradizionala da, eta pertsona batenganako errespetua eta aintzatespena erakusten ditu. Sariak, halaber, gutun zuri bat eskaintzen die saridunei, hurrengo ediziorako interesekoa duten proiektu baten sinboloa.
Itxaro Bordak eta Leila Guerrierok bat egin dute saria jaso duten idazle ospetsuen zerrendarekin: Miren Agur Meabe eta Theodor Kallifatides (2022), Anjel Lertxundi eta Cristina Rivera Garza (2023) eta Mariasun Landa eta Juan Mayorga (2024).
Gutun Zuria Bilbo, hitzaren inguruko topagunea
Gutun Zuria. Bilboko Letren Nazioarteko Jaldia hitzarekin urtero egiten den topagunea da, fikzioaren, poesiaren, saiakeraren edo nobelaren bidez, non literatura garaikideko erreferenteek eta egungo narratibako ahots berriek parte hartzen duten. Aurten, otsailaren 25etik martxoaren 1era bitartean izango da.
Jaialdi irekia da, izaera anitza eta zeharkakoa duelako, hizkuntza, publiko eta diziplina sortzaileen kuotarik gabea. Bertan, euskal kulturak garrantzi nabarmena du. Kultura garaikidean interesa duen publikoarentzako jaialdia, Euskal Herriko, Estatuko eta nazioarteko hogei idazle baino gehiago ezagutu eta haiekin partekatzeko gogoa du. Horien ugaritasunak egungo literatura-paisaia erakusten du.
Hala da, halaber, kulturari buruzko ikaskuntza ez-formalak zabaldu nahi dituzten eta literatura-sorkuntzako prozesuak lehen eskutik ezagutu nahi dituzten gazteentzat. Eta kultura- eta liburu-industriako publikoarentzat, liburuaren kateko hogeita hamar bat eragilek sektorearen erronkak aztertzen dituzten jardunaldi profesionalak zuzentzen baitzaizkio.
Temas
Más en Bilbao
-
Saetas y euskera al paso del Nazareno por Bilbao
-
La llegada de la Korrika a Bilbao aumenta masivamente el uso del tren
-
El arte de no tirar nada: la revolución de la ropa usada llega a la Sala BBK
-
La Sala BBK se convierte en una "fábrica textil" para enseñar a las familias a dar una segunda vida a su ropa