Atzo arratsaldean, Udalerriko Eskola Kontseiluko deialdia izan zen La Bolsa udaltegian, 2025eko ekitaldiaren hasierarekin bat eginez. Osoko Bilkuran, Bilboko hezkuntza-komunitate osoko ordezkariak bildu dira (udal-eremuan unibertsitatez kanpoko irakaskuntzaren programazioan inplikatutako gizarte-sektoreak), eta, haiekin, Eider Bilbao Bilboko Hezkuntzako zinegotzi eskuordea eta Saileko zuzendaritza-taldeko kideak ere izan dira.
Bilbaok azaldu duenez, “topaketa emankorra izan da; Kontseiluak lan egin du, hezkuntza-komunitateari gehien interesatzen zaizkion gaietako batzuetan jarriz arreta eta indarra. Testuinguru horretan, lan-batzorde bat eratu da, jolastokiak, eskola-inguruneak eta eskola-bideak hobetzeko erronkari erantzuteko”.
Batzorde horrekin eta ireki den lan-ildoarekin, Udalbatzak 2024ko maiatzaren 30ean onartutako proposamena bete nahi da. Proposamen horretan eskatu zen partaidetza-organoen bitartez proposamen bat egin zedila jolastoki eta eskola-inguruneetan esku har dadin bizikidetza positiboa erraztuko duten inklusio eta ongizate espazioak izan daitezen.
Ildo horretan, Bilboko Hezkuntzako zinegotzi eskuordeak adierazi du Hezkuntza Saila dagoeneko lanean ari dela 3 jarduera-ildotan.
- Patio inklusibo, berde eta ireki gehiago egiteko 2025erako aurrekontu sendotua. Hezkuntza Sailak 120.000 euro ditu ekitaldi honetan 3 patio berritarako (2024an baino % 20 gehiago) eta 141.000 euro Intxixuko, Deustuko Ikastolako eta Deustuko HLHIko jolastokiak naturalizatzeko. Herritarrek bultzatu dituzten eta parte-hartze bidezko aurrekontuetan babesa eta Sailaren beraren bultzada izan dituzten proiektuak.
- Mugikortasun Sailarekin batera, 8 eskola-bide abian jartzeko lanean ari gara, horrek autonomia emango baitie haurrei, ikastetxeetara bide horietatik joan ahal izan daitezen oinez edo bizikletaz.
Bestalde, zinegotziak adierazi duenez, “ondo dakigu zer garrantzitsua den bizitzaren lehen etapetan hasita hezkuntza integrala, balio zibikoak eta hezkuntza-espazioak sustatzea, eta uste dugu ezinbestekoa dela oinarri bat eraikitzeko lan egitea, deskribatutako erronkak gainditzeko helburuak eta bideak ezarriko dituen estrategia baten diseinua marrazten joan ahal izateko”.
PARTAIDETZA-, KONTSULTA- ETA AHOLKULARITZA-ORGANOAK
Hezkuntza Saila lanean ari da Udalerriko Eskola Kontseilua eta bere funtzioak sustatzeko. Ildo horretan, Eider Bilbaok organo horren garrantzia azpimarratu du; izan ere, “Kontseiluan hezkuntzaren arloko eragile guztiak daude ordezkatuta, eta, zalantzarik gabe, Bilboko hezkuntza-komunitate askotariko eta zabala islatzen du. Aukera ederra da Bilboko ikasleek, haien familiek, ikastetxeek eta entitate sozialek modu aktiboagoan parte har dezaten hezkuntzarekin lotutako gaietan”.
Gogoratu beharra dago Udalerriko Eskola Kontseilua sektore sozialen partaidetza-, kontsulta- eta aholkularitza-organo bat dela. Ildo horretatik, Kontseiluaren helburua da herritarrek parte-hartze eraginkorragoa izan dezaten hezkuntza-bizitzan, botere publikoen erantzuna herritarren hezkuntza-premietara eta, neurri handiagoan, xede duen komunitatearen eskaeretara egokitzea ahalbidetuz. Batzordea prest dago dago eskola-komunitatearen dibertsitateak parte hartzea bultzatzeko.
“Tinko jarraitzen dugu proposatutako erronka eta desafioei erantzuten jarraitzeko konpromisoan. Hezkuntza-komunitatearekin batera. Modu parte-hartzailean. Helburua da hezkuntza lehentasuntzat izango duen hiri baterantz aurrera egitea, herritar guztiek modu aktiboan parte hartuko duten hiri bat eraiki eta eraldatzeko. Horretarako, beharrezkoa da ikaskuntza integrala eta haur eta nerabeentzako balioen garapena sustatuko dituzten inguruneak sortzea, eta, horretarako, espazio hezitzaileak, prestakuntza integrala eta haur eta nerabeen eskubideak sustatzea”, zehaztu du Bilbaok.