Astearte honetan goizean, urriaren 15ean, Silvia Sánchez artistak Eboluzia inperfekziotik artea, errealitate birtuala eta neurozientzia izeneko ikus-entzunezko proiektua aurkeztu du Azkuna Zentroan. Proiektu honetan artea, teknologia, musika eta emozioak biltzen dira, konposizio bakar bat osatuz.
Prentsaurrekoan, Itziar Urtasun, Bilboko Udaleko Berdintasun eta Jaietako zinegotzia eta Gobernantza eta Kulturako albokoa; Fernando Pérez Azkuna Zentroko zuzendariak, Silvia Sánchez artistak eta Ana Moya Tecnaliako Interakzio aurreratuko proiektuen arduradunak hartu dute parte.
Behatzeko, ezagutzeko eta epaitu gabe ez ezagutzeko leloarekin, Silvia Sánchezek emakumearen munduaren azterketa psikologikoa egiten du. Zentzu honetan, erakusketak 7 obra fisiko original ditu erakusketak ardatz; obra horiek bizitza hartzen dute erakusketan, 3D-ko graduko errealitate birtualeko betaurrekoei esker.
Inperfekzioan eta asimetrian oinarritutako hizkuntza piktorikoa erabiliz, Silvia Sánchezek gonbita egiten digu emozioen munduan murgiltzeko, emakumearen ahalduntzean oinarriturik, "haien alderdi ugarien oparotasuna erakutsiz eta inperfekzioaren edertasunari buruzko galderak sorraraziz", artistak berak nabarmendu bezala.
Proiektua
Eboluzioa inperfekziotik artea, errealitate birtuala eta neurozientzia proiektuak agerian uzten du arte tradizionala teknologiaren bidez nola eboluzionatzen ari den, eta nola iristen den, bide horretatik, publikoen komunitate orotara, baita gazteenetara ere.
Bere lan prozesu eta kezka guztiak ulertu ahal izateko, bisita gidatuen programa bat antolatu da, doakoa eta izena emanda, artistak Mediateka Galerian eskainiko duena.
Lan hau artearen munduan bitarteko digitalen erabilerari buruzko eztabaida une batean kokatzen da. Alde horretatik, Silvia Sánchezen ustez, arte tradizionala eta digitala "baliozkoak dira, elkar bizi eta aberastuz, hizkuntza publiko bakoitzera egokituz bere obraren mezua egokiago transmititu ahal izateko".
Horrez gain, Silvia Sánchezek Ikerketa eta Garapen Teknologikorako Tecnalia Zentroarekin batera garatutako mundu mailako arte- eta neurozientzia esperimentu aitzindari baten emaitzak erakusten ditu, arteak gizartean duen eragin positiboa berresten dutenak.
Ikerketak baieztatzen duenez, artistaren murgiltze-esperientzia ikusterakoan ikusleen erantzun psikofisiologikoak eta egoera emozionalak erakusten dute arteak emozioak leherrarazteko eta ikusleen hasierako egoera emozionala aldatzeko duen gaitasuna.
Ana Moyak azaltzen duen moduan, “jasotako datuen analisiak adierazten du pertsonen erantzun indibidualak bagaje emozional pertsonalaren eragina duela, baina baita generoaren eta adinaren eragina ere. Murgiltze-esperientziaren protagonista emozioen eta emakumeen ahalduntzearen munduan murgiltzen zaituen emakume bat da, emakumezkoen publikoan enpatia eta gizonezkoenaren zati batean tentsioa sortzen dituena. Adinaren arabera, adinak emozio gogoetatsuagoak agertzea sustatzen duela diote datuek”.