Astelehen honetan eguerdian, urriaren 14an, Bilboko alkate Juan Mari Aburtok Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren 41. edizioaren sariak banatu ditu. Udaletxeko Arabiar aretoan egindako ekitaldian Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantza zinegotziak hartu du parte baita ere, udalbatzako ordezkariekin, Gabriel Arestiren senideekin eta edizio honetako sarituekin batera.
Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren deialdiarekin, Udalak literatur sorkuntza sustatu nahi du, eta aldi berean, garaiko idazle euskaldun bikainenetako baten bizitza eta obra ezagutarazten lagundu, euskarazko poesiaren berritzaile nagusia baita. Alkateak Arestik Euskadiri egindako ekarpena azpimarratu du, "poeta soziala, poeta herritarra, poeta iraultzailea. Hori guztia eta askoz gehiago izan zen goizegi utzi gintuen bilbotar ospetsu hau, herri honetan guztiok etorkizun hobea izan genezan lan egin zuena, bakearen eta euskararen alde eta askatasunez adierazteko."
Halaber, Juan Mari Aburtok esker oneko hitzak izan ditu Epaimahaiarentzat eta aurtengo parte-hartzaile guztientzat, "euskarazko nahiz gaztelaniazko literatura hazten eta aberasten laguntzen dutelako. Bere lanek kultura ezberdinen arteko loturak lotzeko aukera ematen dute, eta aldi berean Gabriel Arestiri omenaldia egiten diote. Txikitatik euskara bere kabuz ikasi zuen eta diktadurak familia kendu zin gizon ausarta izan zen".
Balantze positiboa parte-hartzean
Udalak balantze positiboa egin du partehartze ona izan duen edizio berri honen inguruan; izan ere, Euskaditik eta Estatutik etorritako 1.358 kontakizun gaztelaniaz eta 60 euskaraz izan dira. Azpimarratzekoa da nazioarteko egileen 531 lan jaso direla, besteak beste, Argentinatik – 198 ipuinek parte hartu dute –, Kolonbiatik, Estatu Batuetatik, Mexikotik edo Kubatik, eta horri esker, narrazio-estiloak eta hizkuntzaren erabilera askotarikoak izan dira. Gainera, esanguratsua da urtetik urtera euskarazko ipuinen kopurua handitzen ari dela.
Gaztelaniazko modalitatean Cesar Anguianoren "Nuevo camino hacia el mar" kontakizuna izan da saritua. Epaimahaiak azpimarratu duenez, ipuin honek "gatazka argia eta iraunkorra aurkezten du, konpondu arte, tokiko paisaia oso modu bisualean islatuz eta kritika sozial garratza azalduz, irakurlearengan tentsioa eta larritasuna sortzen duen aldi berean".
Akzesitak Alisa Lein argentinarrarentzat ("Bahía de los ángeles") eta Veronica Avilés Calderónentzat ("Kintsugi") izan dira. Epaimahaiak, lehenengoan, "plano narratibo desberdinekin jolasten duen emakumeen sakrifizioari buruzko joko polifonikoa" nabarmendu du. Bigarrenari dagokionez, epaimahaiak uste du "edukiarekin bat datorren erritmo lasaia, oso neurtua" duela. Era berean, "adierazpen-narrazioa da, ez azalpen-narrazioa, bigarren mailako pertsonaien multzo on batek babestua".
Euskara modalitatean, Amagoia Muxika Telleriak jaso du saririk handiena, "Azazkalak" lanagatik. Akzesitak Oskar Azkona García bilbotarrarentzat izan dira, "Trail running" kontaketagatik eta Maitane Pérez Argote nafarrarentzat, "Lurrikarak" lanagatik.
Epaimahaiak euskarazko kontakizun irabazlea baloratu du: "gaiaren gordintasuna islatzen du, idazkera sinple baina zaindua erabiliz, sinbolismoz betetako eszena ederrak eraikiz". Era berean, adierazi du kontakizuna sinesgarria dela, nahiz eta neskato baten ikuspuntutik idaztea zaila izan. Azkenik, "elipsien erabilera neurtua eta aparta, baita pertsonaia nagusien eboluzioa ere" nabarmendu du, ipuin biribila dela ondorioztatuz.
"Trail running"-eko akzesitari dagokionez, Epaimahaiak adierazi du "erritmo izugarria duela, irakurlea pertsonaiaren ondora eramaten duela eta, aurrera egin ahala, narrazioa protagonistaren babesgabetasuna azaleratzen duela".
"Lurrikarak" lanaren kasuan, "inkomunikazioaren historia" dela adierazi du eta pertsona bakoitzak une bera modu guztiz desberdinean bizi duela azaltzen duela. Horretarako, "kontatu nahi duena ezin hobeto definitzen duen idazketa sinple baina eraginkorra erabiltzen du”.
Euskarazko zein gaztelaniazko kontakizun onenentzako sariak 3.500 eurokoak izan dira, eta accesitek 1.750 euro jaso dituzte.
Gabriel Arestiri omenaldia Bidebarrieta Kulturgunean
Bilboko Udaletxean egingo den omenaldiaz gain, Bidebarrieta Kulturguneak "Harriarekin elkarrizketan" kontzertua hartuko du gaur arratsaldeko 19:00etan, "Harri eta herri" argitaratu zenetik 60 urte bete diren honetan. Maite Larburu, Carlos Taroncher eta Karlos Arancegui dira musika emanaldi honetako protagonistak.