Apirilaren 19tik maiatzaren 11ra bitartean Bertendona institutuak 'Musika dibertigarria da - La música me divierte' kontzertu didaktikoen zikloaren barruan antolatutako bost kontzertu jasoko ditu. Kontzertuak apirilaren 19an eta 26an eta maiatzaren 3an eta 10ean (ostiralak) izango dira 19:00etan, eta maiatzaren 11n (larunbata), 18:00etan.

Programan hainbat musika-taldek hartuko dute parte, Bilboko herritarren artean musikarekiko zaletasuna sustatzeaz gain, herritarrengana musika klasikoa eta hainbeste ezagutzen ez diren beste estilo batzuk hurbiltzeko helburuarekin.

Ostiraletako kontzertuetarako sarrerak 5 euroko kostua izango dute eta maiatzaren 11koak, larunbata, haurrentzako izango denak 3 eurokoa.

Programa

  • Apirilak 19, ostirala, 19:00etan. Dolmen Ensemble haize-boskotea – Sustraiak
  • Ibon Ariznabarreta, zeharkako txirula; Mikel Albistur, oboea; Eider Garcia de la Torre, klarinetea; Aitor Gullon, fagota; eta Asier Urreta, tronpa.

Boskoteak folklorean eta sei konpositore handiren sustraien ezaugarri den herri musikan oinarritutako soinu-esperientzia eskainiko du. XIX. mende amaierako Vienako kulturak, Estatu Batuetako Erromantizismoak eta neoklasizismo frantsesak aretoa beteko dute beren notekin.

  • Apirilak 26, ostirala, 19:00etan. Lorena Ferreiro sopranoa eta Iñaki Belasko pianoan – Belle Époqueren erara

Kanturako eta pianorako errezitaldi honek herritarrak XX. mende hasierako Parisko musika-girora hurbilduko ditu, areto-musikarekin, kafe-antzokiarekin eta kabaretarekin.

  • Maiatzak 3, ostirala, 19:00etan. Perkusbika – Perkusio-mundua
  • Vicent Zaragoza eta Elur Arrieta.

Bikoteak errepertorio bat eskainiko du, ahotsez eta perkusioz interpretatutako abesti tradizionaletatik hasi eta XX. mendeko lanetaraino, familia horretako instrumentuetarako idatziak.

  • Maiatzak 10, ostirala, 19:00etan. Joshua Edelman Quintet - Jazz afrolatinoa
  • Joshua Edelman pianoan, Adrian Zarrabeitia tronboian, Loisel Machín kontrabaxuan eta Richard Pacheco eta Fabian Reyes perkusioan.

Aurkeztuko duten proiektua jazzak komunikatzeko duen boterearen metafora bat da, kultura eta belaunaldi anitzeko elkarrizketa, musikarien arteko ulermena, errespetua eta elkarrizketa sinbolizatzen dituena.

  • Maiatzak 11, larunbata, 18:00etan. Dolmen Ensemble haize-boskotea – Pedro eta otsoa
  • Ibon Ariznabarreta, zeharkako txirula; Mikel Albistur, oboea; Eider Garcia de la Torre, klarinetea; Aitor Gullon, fagota; eta Asier Urreta, tronpa.

Kontzertua haurrentzat eta familientzat da, eta Serguéi Prokófievek konposatutako ipuin musikal ospetsua eskaintzen du.

'Musika dibertigarria da' programaren kartela.

'Musika dibertigarria da' programaren kartela. B. U.