Bigarren urtez jarraian eta aurreko edizioak izan zuen harrera bikaina kontuan izanda, Gabonetan tokiko merkataritza, ostalaritza, aisia eta kulturaren sektoreak sustatzeko helburua duen 'Gabon hauetan, Bilbo eskatu dut' irudi-kanpainaren edizio berri bat aurkeztu egin du Bilboko Udalak. Abenduaren amaierararte luzatuko da.

Kanpaina astelehen honetan, azaroaren 20an, abiaraziko dute, hirian dauden gertuko denda eta establezimenduetan erostera eta kontsumitzera bultzatzeko, eta herritar guztiak gonbidatzeko hirian sortzen den giroaz gozatzera, #BilbaoGabonak proiektuaren barruan, adin guztietarako jarduerekin.

Ekintza honen ardatz nagusia gure irudia tokiko ingurunean sustatzea da, baina baita eremu geografiko zabalago batera iristea ere, garraioan ordu eta erdira arteko distantziara bizi diren pertsonak erakartzeko, Gabonak baino lehen eta/edo Gabonetan zehar Bilbora kontsumitzera eta gozatzera etor daitezen.

Horrela, abenduaren amaierara arte, Kantabrian, Burgosen, Logroñon/Errioxan, Nafarroan, Araban, Gipuzkoan eta Ipar Euskal Herrian ikusi ahal izango da kanpaina, baita Bilbon eta Bizkaian ere. Horretarako, irudiak, kalean jartzeko kartelak, markesinak eta autobusak, irratiko iragarkiak eta telebistako iragarkiak, hedabide digitalak / sareak eta abarrekoak erabiliko dira.

'Gabon hauetan, Bilbo eskatu dut' kanpainak, gainera, Bilbao Dendak merkataritza-elkartearen kolaborazioa jasoko du. Elkarte horrek sektore osoa biltzen du, eta haren establezimenduak funtsezkoak dira urian.