Datorren asteartean, urriaren 17an, arratsaldeko 19.00etatik aurrera, Bidebarrieta Kulturguneko liburutegiko areto nagusiak Yolanda Mendiola kazetariak gidatutako 'Eztabaidak literaturarekin XXI. mendean' zikloaren hitzaldi berri bat jasoko du. Bertan hartuko dute parte, moderatzaileaz gain, Unai Elorriagak eta Leire Bilbaok. Topaketa hau euskaraz izango da eta literatur sariek egileengan duten pisuan jarriko da arreta.
Euskadi Literatura Sariak, Literaturako Nobel Saria, Poesiako Sari Nazionala edo Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionala eman berri diren hilabete honetan, sari horiek sarituen ibilbide literarioan nola eragin dezaketen azalduko du hitzorduak: zer sentitzen den sari horiek jasotzean, zein neurritan izan daitezkeen atseden ekonomiko bat ibilbide literarioan, nola bizitzen den ondoren maila eman behar izatearen presioarekin, edo nola egokitzen diren balorazioak.
Unai Elorriaga (Getxo, 1973) ofizioz itzultzaile eta filologoa. Bere lehen eleberria, “Un tranvía en SP” 2002ko Narratiba Sari Nazionala jaso zuen eta Aitzol Aramaio zuzendariak zinemara eraman zuen “Un poco de chocolate” izenburupean. 2001ean NEA International Literary Award saria jaso zuen, AEB-ko gobernuaren eskutik “Van’t Hoffen ilea” edo “Vredaman” bezalako lanengatik. Elorriagaren lanak italierara, ingelesara, galizierara, alemanera, katalanera, serbierara, errusierara edo estonierara itzuli dituzte eta gaztelaniera itzulitakoak Elorriagak berak itzulitakoak izan dira. Prentsa idatzian kolaboratzailea da (El País, Deia, Berria…) eta irakasle eta hizlari izan da mundo osoko unibertsitateetan: Oxford, Georgetown, UPV/EHU, Dublingo Unibertsitatea, Aberdeengo Unibertsitatea edo Lyongo École Normale Supérieuren.
Leire Bilbao (Ondarroa 1978). Bertsolari txapelketetan ibili ondoren, 2006an literaturaren mundura jauzi egin zuen "Ezkatak" bere lehen poesia liburuarekin (2006). 2011n bere bigarren poesia liburua argitaratu zuen, “Scanner”. Bere poema batzuk "Forked Tongues", "El poder del cuerpo", "Sangrantes", "Escolma salvaxe" antologietan bildu dira, eta beste batzuk itzuli egin dira: ingelesera, italierara, alemanera, errumanierara, katalanera, galizierara eta gaztelaniara. Nijole Miliauskaiteren lana euskaratu du, baita poeta garaikideen beste poema batzuk ere. Haur eta gazteentzako 20 lan baino gehiago argitaratu ditu. Batzuk sarituak: 2013an, Etxepare Saria jaso zuen "Gerrak ez du izenik" liburuagatik; 2016an, Lizardi Saria, "Pikondoaren balada" liburuagatik; eta 2017an, Euskarazko Haur eta Gazte Literatura Saria, "Xomorropoemak eta beste piztia batzuk" liburuagatik.
Bidebarrieta Kulturgunea Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzea dago.
- Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte.
- Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturgunearen YouTubeko kanalean.