Nora Abete, alkateorde eta Mugikortasun eta Jasangarritasun zinegotziak, argi esan du: "Helburua ez da Bilbon ibilgailuen zirkulazioa murriztea”. Abetek azaldu duenez, Mugikortasunaren Astearen esparruan antolatu den mahai-inguruan, gaur egun Bilboko emisio gutxiko eremua izango denaren diseinuaren hasierako fasean ari dira lanean, ahalik eta informazio gehien bilduz, hala nola Bilbon zirkulatzen duten ibilgailuen karakterizazioa, edo uriko airearen kalitatearen mapa eginez.

Abetek aurkeztu du mahai-ingurua eta arlo horretako hainbat adituk hartu dute parte; besteak beste arkitektoek, hirigileek eta Estatu osoko hiri-mugikortasuneko adituek. Horien artean zeuden Jesús Fole de Navia, hiri-mugikortasunean eta eraldaketan aditua den arkitektoa; Asunción Rodríguez, mugikortasunean eta hiri-berroneratzean espezializatua; eta Silvia Casorran, Bartzelonako Metropolialdeko mugikortasun jasangarrian aditua, Sara Sánchez Muñiz moderatzailearekin batera, arkitektoa eta TECH Friendly enpresako Hiri Soluzioen managerra.

Nora Abetek bere hitzaldian gogorarazi duenez, "Emisio Gutxiko Eremuak ezartzea Klima Aldaketari eta Energia Trantsizioari buruzko Legeak 50.000 biztanletik gorako hirietan ezartzera behartzen duen Europako ekimena da eta horren helburua herritarrek bizi-kalitate hobea izatea da, klima-aldaketa geldituz eta airearen kalitatea hobetuz".

Abetek azaldu duenez, gaur egun Bilboko emisio gutxiko eremua izango denaren diseinuaren hasierako fasean ari dira lanean, ahalik eta informazio gehien bilduz, hala nola Bilbon zirkulatzen duten ibilgailuen karakterizazioa, edo uriko airearen kalitatearen mapa eginez.

"Helburua ez da ibilgailuen zirkulazioa murriztea”, esan du. “Horregatik, EGE ezartzeko neurriarekin batera, beste neurri osagarri batzuk ere hartu behar dira, esaterako ibilgailu elektrikoa sustatzea, espazioak oinezkoentzako gune bihurtzea, espazioak birnaturalizatzea edo etxebizitzetako erregai fosiletako galdaren aldaketak bultzatzea. Gure HMJP planean jasotzen genuen hori, eta oso aurreratuta daukagu".

Jardunaldiaren helburua izan da Emisio Gutxiko Eremuak ezarri dituzten beste hiri batzuetako esperientziak partekatzea eta emaitzak aztertzea, bai eta Bilboko mugikortasun jasangarriaren estrategia zabaltzea ere, emisio gutxiko eremuak ezartzeari lagundiko dion sentsibilizazio-prozesu batean.