Casilda Iturrizar parkeko Pergolak bilbainaden egoitza izango da berriro aurtengo Aste Nagusian. Hala, abuztuaren 2tik 27ra bitartean, lau taldek eskainitako zortzi kontzertu egingo dira bertan.
Aste Nagusian, denok ezagutzen ditugun abestiak berriro entzungo dira eguerdiro, 12:00etatik aurrera, Casilda Iturrizar parkean, bilbainada tradizionalen kokaleku nagusian. Emanaldia eskainiko duen lehen taldea Gau Pasa izango da, igandean, hilak 20. Ondoren, Mapamundi, astelehenean, hilak 21; Los 5 Bilbainos, asteartean, hilak 22; eta Los Chimberos, asteazkenean, hilak 23 arituko dira. Ostegunean, abuztuak 24, Gau Pasa taldeak errepikatuko du, ostiralean Los 5 Bilbainos taldeari bide emateko. Mapamundi eta Los Chimberos taldeen bigarren emanaldiak hilaren 26an (larunbata) eta 27an (igandea) izango dira, hurrenez hurren.
Bilbainadak ez dira eguerdiro Doña Casilda parkean entzun ahal izango diren doinu bakarrak izango. Pasodobleak, habanerak, hainbat eskualdetako folklorea, eta jakina, euskal musika ere izango dira zortzi kontzertuko ziklo honetan.
2023ko bilbainaden X. lehiaketako sari banaketa
Aste Nagusiarekin bat etorriz eta bilbainaden kontzertuen ohiko esparruan, Udalak 2023ko XXXV. Bilbainada Lehiaketaren sari banaketa egingo du ostiralean, hilak 25. Juan Mari Aburto alkateak udalbatzako beste kide batzuekin batera hartuko du parte ekitaldi horretan.
Bilbainaden programazioa
Lekua: Casilda Iturrizar parkea
Ordua: 12:00etan
- Igandea 20: Gau Pasa
- Astelehena 21: Mapamundi
- Asteartea 22: Los 5 Bilbainos
- Asteazkena 23: Los Chimberos
- Osteguna 24: Gau Pasa
- Ostirala 25:5 Los 5 Bilbainos
- Larunbata 26: Mapamundi
- Igandea 27: Los Chimberos