Datorren astelehenean, ekainaren 19an, irekiko da Aste Nagusiko kartela aukeratzeko botoa emateko epea. Hala, bilbotarrek lehiaketaren sei kartel finalisten artean aukeratu ahal izango dute (Bailando con Marijaia, Después de 40 años seguimos saliendo a flote, Nuestras fiestas, Txupinera y Pregonera, Kooloreak eta Bihotzez). Botoa emateko epea hilaren 27an itxiko da.

Bilbotarrek euren kartel gogokoenaren alde bozkatu ahal izango dute ekainaren 19tik 25era, sistema misto bidez: AURREZ AURRE Abandoko Barrutiko Udal Zentroan –Barrainkua kalea, 5– 08:30etik 21:30era, edo online, udalaren webgunearen bidez.

Hainbat jatorritako diseinu grafikoko profesionalek eta amateurrek hartu dute parte lehiaketan. Oraingoan, 373 lan aurkeztu dira, aurreko edizioan baino 34 gehiago. Horietatik 111 bilbotarrek egindakoak dira eta 84 Euskadiko gainerako lekuetakoek. Estatutik 157 diseinu jaso dira eta 21 atzerritik etorri dira: Italia, Bolivia, Buenos Aires, Portugal, Errusia, Mexiko, Nikaragua, Ekuador, Txina, Austria eta Brasildik.

Nabarmentzekoa da aurten, diseinu gehienak diseinuaren eta publizitatearen sektorean aritzen ez diren parte-hartzaileenak direla, 194 guztira.

Bozketa eta herritarren aukeraketa

Kartel finalisten lehen hautaketa hauek osatutako Epaimahaiak egin du: Udalbatzako hiru ordezkarik, Itziar Urtasun Jai Zinegotzi eta Jai Batzordeko Presidenteak eta Asier Abaunza eta Bruno Zubizarreta Zinegotziek; Unai Euba Bilboko Konpartsetako kideak; Alicia Fernández Rekalde Aretoko Zuzendariak; Alberto Salcedo Arte Ederretan Doktore eta BilbaoArteko Irakasleak; Igor Siguero EiTBko Kazetariak; Matar Kane Tall Koop SF 34ko eta Kamanga Influencers-eko ordezkariak; eta Cristina Guezuraga Sirope Agentziako Sormen Zuzendariak.

Behin 6 kartel finalistak aukeratuta, herri-bozketa egingo da ekainaren 19tik 25era, bozketa sistema misto bidez, herritarren parte-hartzea errazteko:

  • Aurrez aurreko bozketa Abandoko Barrutiko Udal Zentroan (Barrainkua kalea 5). Bertan, egongo dira ikusgai kartel finalistak aukeraketa amaitu arte, eta ordutegi honetan parte hartu ahal izango da: 08:30etik 21:30era –astelehenetik ostiralera. Botoa emateko, egiaztagiriren bat aurkeztu beharko da, NANa, gidabaimena edo antzekoa.
  • Online bozketa Bilboko Udalaren webgunearen bidez egingo da.

Aldi berean, Epaimahaia berriro bilduko da bere lanik gustukoena aukeratzeko.

Aurreko edizioetan bezala, herri-bozketa izango da erabakiaren balioaren % 66a, eta gainerako % 33a Epaimahaiari egokituko zaio.

Hiru bozketa horien batuketan puntuaziorik handiena lortzen duen kartela izango da irabazlea eta 3.000 euroko saria jasoko du. Epaia ekainaren 27an jakinaraziko da.