Datorren ostiralean, martxoak 31, hasiko da Cruyff Court 6vs6 Txapelketaren bigarren edizioko lehenengo fasea Otxarkoagan. Bertan irabazle gauzatzen diren taldeak apirilaren amaieran leonen ospatuko den bigarren lurralde-fasera pasatuko dira, eta irabazleak estatuko azken fasera igaroko dira, maiatzaren amaieran.

Txapelketa doakoa da eta 10 eta 12 urte arteko adingabeek parte har dezakete (2011n, 2012an eta 2013an jaioak). Talde bakoitzak 6 kide izan beharko ditu. Bi kategoria ezarri dira, bata mistoa eta bestea femeninoa, nesken artean kirola sustatzeko.

Interesa duten neska-mutilek gaztegune.otxarkoaga@bilbao.eus helbidean (taldeko kideen izen-abizenak, adina eta taldearen izena jarri) eman dezakete izena.

Tendel Elkarteak antolatzen du txapelketa, Bilboko Udalaren eta Cruyff Fundazioaren laguntzarekin.

Kirola, bizitza osasungarria eta komunitarioa

2021ean, Bilboko Udalak eta Johan Cruyff Fundazioak Cruyff Court Aritz Aduriz zelaia inauguratu zuten Otxarkoaga auzoan, jarduera fisikoa sustatzeaz gain, gazteek auzoko jardueretan duten konpromisoa eta inplikazioa bultzatzeko eta errespetua, talde-lana, integrazioa edo bizikidetza bezalako balioak sustatzeko.

Era horretan, “Cruyff Court Aritz Aduriz Bilbao” ekimena, “Bilbao Balioen Hiria “ proiektuaren barruan kokatzen da. Kirol instalazio berri honen helburuek lotura zuzena dute https://balioenhiria.bilbao.eus/eu/carta-de-valores-de-bilbao/ Bilbao Balioen Hiria Agiriarekin, non 17 balio jasotzen baitira, gizarteak hautatuak herritarren jokabidea ardazteko: osasuna, berdintasuna, errespetua, ahalegina, ilusioa, konpromisoa, bizikidetza edo partaidetza, besteak beste.

“Cruyff Court Aritz Aduriz Bilbao” proiektuak lagundu egiten du Bilbon balio horiek sustatzen gazteenen artean, haien garapenerako eta uriko gizarte-kohesiorako baliagarriak diren balioak partekatuz eta praktikatuz.