Apirilaren 5etik 9ra, Bizkaiko kapitalak Bilbao basque FEST jaialdia ospatuko du, non haur guztiak haientzat zuzendutako hainbat jarduera aurkituko duten Casilda Iturrizar parkean. Aurten, Gargantua parte hartuko du ekimenean Aste Santuko oporrak Bilbon igaroko dituzten haurrek dibertitzeko.

Bilboko berdegune enblematiko horretan zirku-tailerrak egingo dira malabarismoa eta akrobaziak egiten ikasteko, piratak, pailazoak eta errege-erregina eroak protagonista dituzten antzerki-saioak egingo dira eta Eskape Park handi bat egongo da, Bilboko Zabalguneko historia eta pertsonaia adierazgarrienak ezagutzeko. Hauxe izango da Casilda Iturrizar parkeko haurrentzako programazioa, egun eta jardueren arabera:

  • La Glo, zirku-tailerrak (4 urtetik aurrera), apirilak 6, osteguna, apirilak 7, ostirala eta apirilak 8, larunbata, 12:00etan
  • Adabaki, familia-antzerkia, apirilaren 6an, osteguna, 18:00etan.
  • Una de piratas, familia-antzerkia, apirilaren 7an, ostirala, 18:00etan.
  • Babo Royal, familia-antzerkia, apirilaren 8an, larunbata, 18:00etan.
  • Eskape Park, apirilaren 6an, osteguna, apirilaren 7an, ostirala, eta apriilaren 8an, larunbata, 12:30ean eta 17:00etan.

Bilbao basque FEST jaialdiaren aurtengo berritasun garrantzitsuenetako bat Gargantuaren debuta da. Bilboko eta euskal kulturaren betiko pertsonaietako bat da, eta “haurrak jaten dituen” erraldoia Guggenheim Bilbao Museoaren zabaldegian egongo da apirilaren 6tik 8ra, ostegunetik larunbatera, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Horrez gian, 12:00etatik 13:00etara Txistularien Udal Bandaren zuzeneko musika izango dugu bertan, eta 17:00etatik 19:00etara Gaztedirena.

Aste Santua familiarekin gozatzeko Bilbao basque FESTek eskaintzen dituen beste jarduera batzuk herri-kirolen tailerrak dira. Apirilaren 6tik 8ra, ostegunetik larunbatera, goizez (11:30) eta arratsaldez (16:30) Areatzako kaian eta zortzi urtetik gorako haurrentzat, trontza eta harri-jasotze tailerrak egongo dira, besteak beste.

Era berean, apirilaren 9an, igandean, 12:00etatik 14:00etara Areatzako karpan hainbat jarduera egingo dira familia osoarentzat: Bizkaiko eta Arabako bolo-txapelketa, euskal igelaren txapelketa, belaunaldien arteko zur-jokoen tailerrak, alkoholik gabeko koktel tailerra, Bilboko pintxo tradizionalen tailerra eta Bilbao Musika Eskolako trikitixa-taldearen musika animazioa.