Bilboko, Santanderreko eta Logroñoko udalek tokiko kultura-sektorea sustatzeko martxan jarritako 'Tan cerca' programak zirku-jarduerak hurbilduko ditu aste honetan Bilbora. Hala, datorren ostegunean, irailak 15, Errekaldeko auzoak zirku garaikidearekin topaketa bat izango du.

Jardunaldia arratsaldez itxiko da Errekaldeko Plazan, publiko guztiarentzako zirku jar-duera eta tailerrekin, eta doakoak izango dira. Jarduera horiek EZEren (Euskal Zirku Elkartea), Euskadiko zirku-artisten kolektiboari laguntza eta ikusgarritasuna ematen dion el-kartearen; Logrocircoren, Errioxan eta inguruetan zirkua sustatzeko gazteen proiektuaren; eta Café de las Artes-en, Santanderren hirian dagoen eta Arte Eszenikoak sustatu, sortu eta zabaltzen dituen gunearen eskutik etorriko dira.

Aurretik, 11:00etan, jardunaldi profesional bat egingo da Café de las Artes (Santander), Lo-grocirco (Logroño), Zirkozaurre (Bilbo) eta La Grainiere (Frantzia) gonbidatu berezi gisa. Jardunaldi horretan, gainera, ekimenean parte hartu duten hiru hirietako udaletako Kultura zinegotziak izango dira: Gonzalo Olabarria, Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza zine-gotzia; Javier Ceruti García de Lago, Santanderko Udaleko Hirigintza, Kultura eta Garden-tasuneko zinegotzia; eta María Carmen Urquía Almazán, Logroñoko Udaleko Kultura zine-gotzia.

“Tan cerca”

"Tan cerca” programa Bizkaiko eta Kantabriako hiriburuak 2012an sinatutako akordio batetik sortu zen, eta Logroño geroago atxiki zitzaien. Hiru hiriek, beren helburu estrategikoen artean, kultura aberastasun-iturri izatea partekatzen dute maila ekonomiko eta sozialean. Santande-rrek, Bilbok eta Logroñok interesa dute kultura kontsumitzen duten herritarrei mesede egingo dieten kultura-politiketan laguntzeko, eta, aldi berean, aukera berriak sortzen dituzte hiru hirie-tako kultura-enpresa, eragile eta sortzaileentzat