Beste 47 bitarteko udaltzain berri hasi ziren lanean Udaltzaingoaren egiteko batzuetan eta besteetan, gehienak Auzo Ikuskaritzetan. Prebentzio, zainketa eta patruilatze lanak eginez ematen dute zerbitzu auzo batzuetan eta besteetan. Beste kasu batzuetan, Aginte eta Kontrol Zentrorako izendatuak izan dira, patruilak eta polizia-zerbitzuak koordinatzeko behar bezala.

Haietako 12 emakumeak dira, eta 35 gizonak. Gazteenak 22 urte ditu, eta urte gehien dituenak 40 baino gehiago. Bitarteko udaltzain hauek gehiturik, herritarren segurtasuneko zerbitzua indartu egiten da, eta, hala, udan urian sortzen diren beharrizanei erantzun ahal izango zaie, aisialdiko jarduerak eta haiei datxezkien zerbitzuak ere areagotu egiten baitira, geroz eta gehiago, bazterrera utzi gabe herritarren segurtasunari berari dagozkionak, gure bizilagunek, negozioen ugazabek eta bisitan etortzen zaizkigun pertsonek geroz eta gehiago eskatzen baitituzte horiek ere..

Lanean hasi aurretik, formazio are handiagoa hartu dute Udaltzaingoan bertan, Bilbok dituen arau eta jarduera-protokolo bereziak aplikatzeko behar diren ezagutzak, trebetasunak eta antzeak eskuratzearren eta, era horretan, beren lanak behar bezala gauzatuko dituztela bermatzearren. Eta, hori guztia, herritarrak eurak eta herritarren segurtasuna babestearren, uriko bizikidetza eta bizi-kalitatea hobetuz.

Udaltzain berriak Segurtasuna Koordinatzeko Eusko Jaurlaritzaren Zuzendaritzak kudeatzen duen poltsatik datoz. Poltsa horrek hornitzen ditu Euskadiko udalerriak bitarteko udaltzainez, beharra dutenean, eta beraren bidez betetzen dira segurtasun beharrizanak une batzuetan, dela udako garaian, edo agente berriak izango direnak Arkautiko Akademian formazio-aldian dauden bitartean.