Síguenos en redes sociales:

"Herriak egiten" Funtsaren 15 milioi euroek Bilboko 22 proiektu finantzatuko dituzte

Bilboko Udalak dagoeneko iragarri ditu Herriak Egiten Funtsaren 15 milioi euroekin finantzatuko diren 22 proiektu berriak. Zehazki, partida ekonomiko hori Estatutik dator, Bizkaiko Foru Aldundiaren bidez, pandemiak eragindako krisiaren eragina arintzeko. Horregatik, hautatutako proiektuek hiria hobetzen lagundu behar dute, ezarritako trantsizio estrategikoen lau ardatzei jarraituz: digitalizazioa, mugikortasun iraunkorra eta ingurumena eta iraupen luzeko zaintzak.

22 ekintza hauetako batzuk martxan daude dagoeneko, guztiak 2023ko abendurako burutzeko asmoz. Guztira 15 milioi euroko aurrekontua dute, lehen esan dugunez. Aurrekontu horrekin, udalak hobekuntzako zenbait esku-hartze egin gura ditu hiriko hainbat espaziotan.

Partida ekonomiko hau Foru Erakundeak bideratutako aparteko fondoaren barruan dago (58.000.000 eurokoa). Fondo hori lurralde historikoko 112 udalerrientzat da, eta pandemiaren ondorioei aurre egiteko Estatuak aktibatu zituen baliabideetatik Bizkaiari esleitu zaizkion 94,79 milioietatik dator.

22 PROIEKTUEN ZERRENDA

  • BILBAOARTE KULTUR ZENTROAREN INSTALAZIOAK HANDITZEA. Obren kostua, 580.000 euro.
  • MAESTRO GARCÍA RIVERO IKASTETXEKO KANPOKO ZURAJEA ORDEZTEA. Aurrekontua, 2,5 miloi euro. Eraikinaren bilgarri termikoaren isolamendua hobetzeko proiektua da. Horrek energiaren kostuan aurrezpen handia ekarriko du.
  • ERREKALDEN ERRUGBIRAKO GIMNASIOKO ERAIKIN BERRI BAT egitea. Kirol-instalazio hori 840.000 eurotan zenbatesten da.
  • Errekalden ere, KIROLDEGIA OSORIK BERRIZTATUKO DA, 350.000 euroko aurrekontuarekin.
  • Kirol-instalazioekin jarraiki, TXURDINAGAKO KIROLDEGIA OSORIK BERRIZTATUKO DA, 300.000 eurorekin, eta JUSTO PASTOR KIROL-EREMUA BIRMOLDATUKO DA: 7ko futboleko zelai bat egiteko asmoa dago. Aurrekontua 650.000 eurokoa da.
  • KIROLDEGIETAN PLAKA TERMIKOAK JARTZEA ETA ENERGIA BERRIZTAGARRIAK EZARTZEA. Aurrekontua 500.000 eurokoa da, eta helburua da inbertsio horiek aurrezpena eta energia-eraginkortasuna sustatzera bideratzea.
  • BILBAO MUSIKAREN eraikinean IGOGAILUA berritzea, 40.000 euro bideratuz udalaren jabetzako eraikin publikoetan irisgarritasuna hobetzera.
  • BIDEGORRIAK ETA BIZIKLETENTZAKO AZPIEGITURAK sortzea, 560.000 euroko inbertsioarekin, konektibitate eraginkorra sustatzeko helburuarekin.
  • ZABALAKO UDAL DUTXEN hobekuntza. Aurrekontua 700.000 eurokoa da. Obra horrekin, bazterketa eta babesgabezia egoeran dauden pertsonen egoera hobetu gura dugu.
  • ESPAZIOAK BERRIRO NATURALIZATZEA ETA ENERGIA-BIRGAIKUNTZA. Inbertsio honetarako 450.000 euroko gastua dago, trantsizio energetikorako eta ingurumena zaintzeko.
  • EDATEKO URA HORNITZEKO BILTEGIEN ETA PONPAKETA-ESTAZIOEN DIGITALIZAZIOA, TELEKUDEAKETAREN BITARTEZ. Saneamendu eta horidura hobetzeko obra horiek 1.530.000 eurokoak dira.
  • EDATEKO URAREN BILTEGIEN BERRIKUNTZA ESTRUKTURAL ETA HIDRAULIKOA, 1,5 milioi euro. Uraren zikloko azpiegiturak hobetzeko proiektuak dira.
  • BILBOKO ZAZPI KALEETAKO ARGITERIAREN ENERGIA-ERAGINKORTASUNA HOBETZEA. Inbertsio hauek milioi bat euro baino gehixeago dira. Energiaren aurrezpena eta eraginkortasuna sustatzea dute helburu.
  • ADMINISTRAZIO ELEKTRONIKOA GARATZEKO DIGITALIZAZIOA. 85.000 euro bideratzen dira ekipoak, aplikazioak eta tresna digitalak erosteko.
  • HILERRIKO ZERBITZUKO MAKINEN ORDEZ sistema elektrikoak jartzea. Inbertsio horiek energia garbiak sustatzeko dira. Aurrekontua: 50.000 euro.
  • UDAL ETXEBIZITZEN ARTXIBOA DIGITALIZATZEA eta ekipo digitalak erostea. 615.000 euroko inbertsioa.
  • UDAL ERAIKINETAKO IRISGARRITASUNA HOBETZEA, 700.000 euroko kostuarekin.
  • MASUSTEGIKO LOKALAK MARGOTU HEZKUNTZA-PROIEKTURAKO EGOKITZEA, 450.000 euroko inbertsioarekin.
  • UDAL ERAIKINETAN ENERGIA FOTOVOLTAIKO BERRIZTAGARRIA EZARTZEA. Kostua 400.000 eurokoa da, eta energiaren aurrezpena eta eraginkortasuna sustatzea da asmoa, baita energia berriztagarrien sustapena eta erabilera ere.
  • ZIBERSEGURTASUNA HERRITARRENTZAT. Ekintza honetan, 968.000 euroko inbertsioa sartzen da, udal sareen zibersegurtasuna indartzeko, zibererasoei aurre egiteko, eta segurtasun integraleko eredu baterantz joateko, prebentzioan eta erresilientzian oinarritua.
  • GAILU MUGIGARRIEN KUDEAKETA-SISTEMA. Proiektu honen inbertsioa 220.000 eurokoa da. Beharrezkoa da edozein mugikortasun-tresna zabaldu ahal izateko. Ekipoak, aplikazioak eta tresna digitalak eskuratzea aurreikusten da.