'Aldaketaren ahotsa. Emakumeek zuzendutako zinema' zikloa ospatuko da Azkuna Zentroan
Datorren asteazkenean, apirilak 27, Aldaketaren ahotsa. Emakumeek zuzendutako zinema izeneko zikloa ospatuko da Azkuna Zentroko Zinematekan.
Zinemaldirik garrantzitsuenetako epaimahaiek eta ikusleek goretsita, filmak zuzentzeko beste modu bat dute, portaera sozialetan eragiteko eta betikotu diren eskema eta egitura patriarkalekin hausteko ezinbesteko garrantzia duten istorioekin.
Emakumeak kameraren bi aldeetan egon dira zinema arte gisa sortu zenetik. Horietako askok eragin handia izan dute, bai beren teknika berritzaileengatik, bai filmetako gaiengatik, baina ez dira beti ezagutzera eman.
Ziklo berri honetan, Zinematekak zinemagile horietako batzuen aukeraketa bat aurkezten du, eta, filmografia hasiberri batekin, beren ahalmen eta talentu guztia erakusten dute.
`Aldaketaren ahotsa. Emakumeek zuzendutako zinema' zikloari hasiera emateko, Arantxa Santestebanek zuzendu eta protagonizatutako '918 gau' proiektatuko da. «Gizataldearen zentzuaren galera eta bizitza berri baten ahalegina gogorarazten duen narrazio zatikatua» da, haren hitzetan. Epaimahaiak eta publikoak saritu dute lana Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdian - Punto de Vista, DocLisboa eta Torino Film Festival.
Ostegunean, apirilaren 28an, filmaren proiekzioaren ondoren, Arantxa Santesteban zuzendariarekin solasaldia izango da.
PROGRAMA
- Apirilak 27 eta 28. 918 gau (2021) Arantza Santesteban, ostegunean, proiekzioaren ondoren, zuzendariarekin solasaldia.
- Maiatzak 4 eta 5 Cafarnaúm (2018) Nadine Labaki
- Maiatzak 11 eta 12 Estiu 1993 (2017) Carla Simón
- Maiatzak 18 eta 19 Tarde para morir joven (2018) Dominga Sotomayor
- Maiatzak 25 eta 26 Libertad (2021) Clara Roquet
- Ekainak 1 eta 2 En realidad nunca estuviste aquí (2017) Lynne Ramsay
- Ekainak 8 eta 9 Never, rarely, sometimes, always (2020) Eliza Hittman
- Ekainak 15 eta 16 Crudo (2016) Julia Ducournau
- Ekainak 22 eta 23 Beginning (2020) Dea Kulumbegashvili
ZIKLOA
`Aldaketaren ahotsa. Emakumeek zuzendutako zinema'
- Apirilaren 27tik ekainaren 23ra, asteazkena 17:00etan eta osteguna 19:30ean
- Golem Alhóndiga zinema - aretoetan
- 5€ / 4€ Az txartelarekin
- Sarrerak: Golem Alhóndiga zinemen leihatiletan eta golem.es webgunean
Proiekzio guztiak jatorrizko bertsioan dira.
Temas
Más en Bilbao
-
El kit de supervivencia para tres días de fiesta en el Bilbao BBK Live
-
Vueling cancela cinco vuelos que debían aterrizar en el aeropuerto de Bilbao
-
Los cuatro consejos para disfrutar del concierto de Bad Gyal en el Bilbao BBK Live pese a las aglomeraciones
-
Bilbao impulsa su conectividad aérea como motor de desarrollo económico