Síguenos en redes sociales:

Uribarriko 5.203 etxebizitzari eragingo die ostegun arratsaldeko ur-mozketak

Uribarriko 5.203 etxebizitzari eragingo die ostegun arratsaldeko ur-mozketakBilboko Udala

Ostegun honetan arratsaldean, uztailak 22, Uribarri auzoan ur-hornidura etengo da, sarean hobekuntza lanak egingo baitira. Ur-mozketa arratsaldeko lauetatik gaueko hamarrak arte iraungo du, eta 5.203 etxebizitzari eta 770 lokal komertziali eragingo die.

Tarte horretan, Udaleko langile taldeek inguruko bizilagunei ahalik eta eragozpen gutxien eragiteko lan egingo dute.

Izan ere, esku-hartze honek horniduraren presioa jaitsiko du, eta ura osorik edo zati batean moztuko da, eragindako eraikin bakoitzaren altueraren arabera. Helbide hauetan izango du eragina ur-mozketak:

  • Anselma de Salces kalea: 1-13 zenbakiak (bakoitiak) eta 2-18 zenbakiak (bikoitiak).
  • Anselma de Salces estrata.
  • Aralar kalea.
  • Artatzamina kalea.
  • Loruri etxaldea: 77-80 eta 85-88.
  • Loruri zeharkalea.
  • Kristo kalea: 1-20 zenbakiak.
  • Enderika kalea.
  • Ernesto Erkoreka plaza, 12.
  • Esnarritzaga kalea.
  • Etxezuri bidexka.
  • Jesús Insausti 'Uzturre' plaza.
  • Damián González Maisuaren kalea.
  • Matiko kalea: 1-32 A zenbakiak.
  • Maurice Ravel etorbidea: 7-19 zenbakiak (bakoitiak).
  • Moraza plaza: 1, 2, 3, 4, 5 eta 6. zenbakiak.
  • Izaro Mendiaren kalea: 3-11.
  • Montaño etxaldea.
  • Oiz Mendiaren kalea: 1-5.
  • Muros de San Pedro kalea.
  • Eduardo Zamacois Margolariaren kalea.
  • Vianako Printzearen kalea.
  • Ricardo Arregui kalea.
  • San Agustin estrata.
  • San Roke kalea.
  • Tiboli kalea: 13-31 zenbakiak (bakoitiak) eta 18-30 (bikoitiak).
  • Tiboli zeharkalea: 4-10 zenbakiak (bikoitiak) eta 7-27 (bakoitiak).
  • Trauko kalea: 1-11 (bakoitiak).
  • Trauko zeharkalea.
  • Uribarri kalea.
  • Uribarri 'A' zeharkalea.
  • Uribarri 'B' zeharkalea.
  • Uribarri 'C' zeharkalea: 1-27.
  • Zumalacárregui etorbidea: 1-15.

Bilboko Udalak gogorarazi nahi izan du, gorabeheraren bat gertatuz gero, herritarrek ur-matxuren arretarako telefonora deitu dezaketela: 94 424 99 09.