Martxan da Bilboko Liburu Azokaren 51. edizioa
Bilboko alkate Juan Mari Aburtok hasiera eman dio gaur goizean, ekainak 3, hilaren 13ra arte ospatuko den Hiriko Liburu Azokari.
Alkateak Kultura eta Gobernantza zinegotzia, Gonzalo Olabarria, eta Bilboko Udaleko ordezkariak izan ditu ondoan. Inaugurazio ekitaldi horretan izan dira, halaber, Euskadiko Liburu Ganberako kideak, Azokaren antolatzaileak; eta Najat El Hachmi eta Mariasun Landa idazleak, 2021eko Atea saridunak.
Aurten 51. edizioa ospatzen du Liburu Azokak, eta Areatzako pasealekuan izango du egoitza nagusia. 43 etxola izango ditu, aurkezpenak, sinadurak eta topaketa ezberdinak egiteko. Etxola horietako bi Bilboko Udalarenak dira: bata Kultura Sailaren argitalpenak saltzeaz arduratuko da; eta bestea, Bilboko Udal Liburutegien sarearen funtzionamenduari buruzko informaziogune izango da eta, gainera, bertako funtsaren erakusketa izango du.
Areatzako pasealekuaz gain, Bidebarrieta Kulturgunea ere topagune garrantzitsua izango da egileen eta ikusleen artean egun hauetan. Ostirala arte (ekainak 11), Bidebarrietako Liburutegiko literaturari eskainitako gune honetan, Najat El Hachmi eta Karmele Jaio (gaur, ekainak 3), Edurne Portela eta José Ovejero (ekainak 4), Lorenzo Silva (ekainak 7), Mikel Santiago (ekainak 8), José Ignacio Cebeiro, Manuel Septien Ortíz eta Pablo Barrio (ekainak 9); Borja Ortíz de Gondra (ekainak 10) eta Katixa Agirre eta Maite Larburu (ekainak 11) izango dira.
Bilboko Liburu Azokak lau sari emango ditu: Zilarrezko Luma, oraingoan María Dueñasentzat; Urrezko Luma, Atea Saria eta Zazpi Kale Saria.
Temas
Más en Bilbao
-
Sebastián Yatra se viste de rojiblanco y emociona al público en su visita al Bilbao Arena
-
Viva Suecia actuará en Bilbao en abril
-
Aburto: "No podemos tener violencia selectiva. En Ucrania hay ahora muchas más víctimas que en Gaza"
-
Bizkaia bate su récord de participantes en las Jornadas Europeas del Patrimonio