Bilbok bat egin du Emakumezkoen Genitaleen Mutilazioaren aurkako egunarekin
BILBO. Duela 10 urte baino gehiago urtero egin ohi duen moduan, Bilboko Udalak bat egin du aurten ere larunbat honetan, otsailak 6, mundu osoan ospatuko den Emakumezkoen Genitalen Mutilazioarekiko Zero Tolerantziaren Nazioarteko Egunarekin.
Bilboko Udalak lan-ildo bat du (Emakumea, Osasuna eta Indarkeria Programaren barruan) urian dauden etorkin-komunitateetan emakumeak ahalduntzeari eta genero-indarkeria prebenitzeari buruz.
Emakumeen genitalen mutilazioa genero-indarkeria mota bat da. Mundu osoko 90 herrialdetan gertatzen da eta mundu osoko 200 milioi emakume eta neskatila kaltetzen ditu, UNICEFen datuen arabera.
Gaur egun, Bizkaiko hiriburuan, prestakuntza-tailer eta -ekintzen bidez lortu da Bilboko 136 emakume eta 30 gizon afrikar emakumezkoen genitalen mutilazioaren osasun eta prebentzioko agente bihurtu daitezela. Pertsona horiei 15 orduko prestakuntza eskaini zaie, Auzolan modulu psikosozialarekin eta Zirikatuz Feminista Taldearekin lankidetzan, euren jatorrizko komunitateetan jarduera hori bertan behera uzten laguntzeko.
Hala, elur-bolaren efektuaren bidez, 1.705 emakume eta gizoni informazioa eman eta sentsibilizatu dituzte emakumezkoen genitalen mutilazioak lege eta osasun aldetik dauzkan ondorioei buruz.
Emakumeen aurkako indarkeria honi amaiera emateko prestakuntza-ekintzak egiteaz gain, Bilbon emakumezkoen genitalen mutilazioa prebenitzeko erakunde arteko protokoloa koordinatzen du Udalak 2015az geroztik. Modu berean, 2019an, Bilboko Udala emakumezkoen genitalen mutilazioaren aurkako Estatuko sarean sartu zen. Sare honetan, Estatuko lurralde guztietako 24 entitate, aktibista eta profesional daude.
Emakumezkoen genitalen mutilazioaren aurkako plan estrategiko eta global honek Udalaren eremua gainditzen du. Horregatik, Bilbon egindako lan komunitario honen inpaktua nazioartean zabaldu da, informazioa hainbat herrialdetara iritsi baita: Nigeria, Boli Kosta, Mali, Mauritania, Senegal, Gambia, Ghana, Burkina Faso, Kamerun, Ginea Konakry, Ginea Bissau, Sierra Leona eta Benin, besteak beste
Temas
Más en Bilbao
-
El kit de supervivencia para tres días de fiesta en el Bilbao BBK Live
-
Vueling cancela cinco vuelos que debían aterrizar en el aeropuerto de Bilbao
-
Los cuatro consejos para disfrutar del concierto de Bad Gyal en el Bilbao BBK Live pese a las aglomeraciones
-
Bilbao impulsa su conectividad aérea como motor de desarrollo económico