Zortzi jarduera eskainiko ditu urrian Darabilbo ekimenak
BILBO. Aisialdian euskararen erabilera sustatzeko helburua duen Darabilbo programak zortzi jarduera eskainiko ditu urrian zehar. Bilboko Udalak Bilboko Euskaltegien Sarearekin batera antolatutako ekimen honetan parte hartzeko ez da behar euskara maila ona izatea, euskaraz hitz egiteko gogoak baizik.
Darabilbo 2013an abiatu zen, eta harrezkero programan askotariko jarduerak sartu ohi dira. Jarduerak taldean egiten dira, urteko hilabete guztietan (uztaila eta abuztua izan ezik) eta hiriko barruti guztietan.
Euskarazko doako aisia-jarduera hauetan parte hartzeko baldintza bakarrak dira Darabilbo-ren web-orrian izena ematea eta 16 urte beteta izatea (familiako jardueretan izan ezik).
Horrenbestez, parte-hartze izaerako ekimena da guztiz, bai garapenean bai diseinuan, erabiltzaileek eurek jarduerak proposatu ahal dituztelako, programan sartzeko. Proposamenak whatsapp bidez egin ditzakete, 607530132 telefonoan.
URRIKO EGITARAUA
Urrirako, Darabilbok jarduera hauek programatu ditu:
- Osteguna, hilak 15 | 10:00. Paseoa bizikletaz Bilbon zehar. Tourné Bilbao. Villarías kalea, 1.
- Larunbata, hilak 17 | 10:30. Bizikletaren mekanikari buruzko oinarrizko tailerraTourné Bilbao. Villarías kalea, 1.
- Astelehena, hilak 19 | 18:00. Gozogintza-tailerra, ahuakatezko bizkotxoari buruzkoa, Iker Hernández Vítoresekin. Lord Cupcake. Indautxu kalea, 3.
- Asteartea, hilak 20 | 19:30. Hitzaldia: “Dendaostekoak. Hamburgo Platz XXII”, Uxue Alberdirekin. Bira Kultur Gunea.Erronda, 2.
- Osteguna, hilak 22 | 20:00. Garagardo-dastaketa, Mario Birretirekin. La Catedral de la Cerveza. Harategi Zahar, 23.
- Ostirala, hilak 23 | 18:30. Paseoa bizikletaz Bilbon zehar. Tourné Bilbao. Villarías kalea, 1.
- Astelehena, 26 | 18:00. Gozogintza-tailerra, kalabazazko bizkotxoari buruzkoa, Iker Hernandez Vitoresekin. Lord Cupcake. Indautxu kalea, 3.
- Osteguna, hilak 29 | 10:00. Paseoa bizikletaz Bilbon zehar. Tourné Bilbao. Villarías kalea, 1.
Jarduera guztiak egitean, unean uneko osasuneko neurriak eta segurtasuneko gomendioak beteko dira.
Temas
Más en Bilbao
-
El truco del chef Sergio Ortiz de Zarate para no levantarse de la mesa en Navidad
-
Así es la cena de Nochebuena de Fernando Canales: "Todo el mundo dice que nadie es profeta en su tierra, yo me siento muy querido en el territorio"
-
Navidad entre fogones: Así viven la Navidad cinco chefs vizcainos
-
Nochebuena en Bilbao: colas, parkings completos y compras de última hora bajo la lluvia