Kultur proposamenak biltzen dituen online agenda sortu du Bilboko Udalak
BILBO. Konfinamendu garaia eramangarriagoa egiteko, Bilboko Udalak ultur proposamenak biltzen dituen online agenda sortu du. Horren helburua da kultura herritarren etxebizitzetara hurbiltzea. Eskainitako kultur-proposamenak bilbaokultura.eus webgunean ikus daitezke.
Hiriko kultur eragileek beren lana bilbotarrei hurbiltzeko birasmatu behar izan dute egun hauetan. Bestalde, Bilboko Udalak, urteko 365 egunetan herritarrei kultura-jarduerak eskaintzeko eta Bilboko kultura-sektoreari laguntzeko konpromisoari jarraiki, ekimen guztiak jarri ditu martxan online agendaren bidez.
Adin, publiko eta gustu guztietarako aukerak bertan aurkitu ahal dira. Proposamenak hainbat multzotan banatuta daude: literatura eta zientzia, arte eszenikoak, museoak eta galeriak, zinema eta ikus-entzunezkoak, musika, ondarea eta folklorea.
Bilboko Udaleko Kultura Sailak bultzatutako agendan, BilbaoGazte nabarmentzen da, gazteentzako jarduerak, probak eta kirol-, zientzia- eta umore-erronkak proposatzen dituena. Idazketaren zaleek, besteak beste, Blas de Otero Bilbo Uria Nazioarteko XIII. Poesia Lehiaketari buruzko informazioa kontsultatzeko aukera izango dute hemen. Sariketan parte hartzeko aukera zabalik dago maiatzaren 30era arte.
Halaber, umorearen alde egiten dutenek, kultura-agenda honetan, Ja! Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdia hainbat ediziotan parte hartu duten pertsona ezagunen hitzaldiak aurkituko dituzte. Azkuna Zentroaren online proposamenak ere AZetxean aurkituko ditu, eta eliburutegiaren webgunera sartzeko esteka erakutsiko digu; izan ere, Bilboko Udal Liburutegien sarea itxita egon arren, webguneak bere jarduerari eusten dio eta herritarren eskura jartzen ditu bere zerbitzu digitalak, etxean gure aisialdiaz gozatzeko filmak eta liburuak falta ez daitezen.
Izan ere, gure inguruko kultur erakunde askok ez dute aukera galdu nahi izan gure etxeetan igaro behar dugun denbora hori arintzen laguntzeko. ABAOk bere katalogoko titulu historikoak jarri ditu guztion eskura bere web orriaren bidez, familia guztiak opera onenaz goza dezan bere egongelatik. La Fundición-ek, berriz, atzera begiratzen du, urte hauetan lagun izan dituzten artistak gogora ekartzeko, eta Euskal Museoak bere bilduma online partekatzen du.
Temas
Más en Bilbao
-
El truco del chef Sergio Ortiz de Zarate para no levantarse de la mesa en Navidad
-
Así es la cena de Nochebuena de Fernando Canales: "Todo el mundo dice que nadie es profeta en su tierra, yo me siento muy querido en el territorio"
-
Navidad entre fogones: Así viven la Navidad cinco chefs vizcainos
-
Nochebuena en Bilbao: colas, parkings completos y compras de última hora bajo la lluvia