Síguenos en redes sociales:

Urteetako ibilbidea omentzeko zazpi argazki historiko

Santa Marina Ospitalearen 75. urteurrenaren omenez, erakusketa bat egongo da ikusgai urriaren 31ra arte

Urteetako ibilbidea omentzeko zazpi argazki historikoArgazkia: Pablo Viñas

bilbo - Osakidetzako Santa Marina Ospitalearen 75. urteurrena dela eta, hil honen amaierara arte honek urteotan zehar izan duen garrantzia birpasa-tzen duen Nik ere zaintzen zaitut argazki erakusketa egongo da ikusgai Zazpikaleak-Casco Viejo metro geltokiko San Nikolas irteeran.

Orotara zazpi argazki daude, eta horietan omenaldia egiten zaie profesionalen lanari, noizbait bertatik pasatu behar izan diren gaixoei, familiei eta borondatezko langileei, era batean edo bestean, denak direlako ospitalearen historiaren parte. Zentzu honetan, Osakidetzak euren “maitasuna, adeitasuna, hurbiltasuna, profesionaltasuna, poztasuna eta gizatasuna” eskertu ditu.

Atzokoan erakusketa inauguratu zen horretan, Juan Luis Diego Casals, Osakidetzako zuzendari nagusiak, ospitaleak garai bakoitzaren erronkei aurre egiten gai izan dela azaldu zuen: “Soziopatia tuberkulosoari 30eko hamarkadan, eta gaur egun zahartzearen ondorioz agertzen diren beharrei erantzuten die. Etapa berria hasiko da, etapa itxaropentsua, zahartzearen fenomenoa erronka garrantzitsua helburu, baita gaixotasun kronikoak ere, zeinetarako Santa Marina aspaldian prestatzen hasi zen”.

Dena den, ekintzak orain hasi ez diren aldetik, ez dira etzi amaituko. Halaber, pasa den martxoaren 26an Bilboko Mediku Zientzien Akademia Sociedad Bilbainaren eskutik jasotako Jose Carrasco-Maximo Aguirre sariarekin hasi zen dena. Etorkizunera begira, urriaren 13an Santa Marina inguruetatik mendi-ibilia egingo da. Azken honetan, erakundeetako ordezkariek, profesionalek, herritarrek eta gizarteko ordezkariek parte hartuko dute, herritarrengana hurbiltzeko eta Santa Marina ospiraleari ikusgarritasuna emateko helburuarekin. Era berean, azaroan, Ospitaleko areto nagusian Santa Marinako profesionalei zuzendutako jardunaldia egonen da; Sergio Murillok, Gizarte Ekintzako diputatuak Nagusi Intelligence Center egitasmoa aurkeztuko du. - Unai Gonzalez