Bilboko Udalak puntu gehiago prestatu ditu langilerik gabeko puntu garbi mugikorrak edo Bilbogarbi mugikorrak jartzeko, kalean edukiontzi aproposa ez dutelako Bilbogarbietara eraman beharreko zenbait material botatzeko.

Iaz 12 leku definitu ziren, proba modura, auzoetan banatuta, material horiek botatzeko (astero errepikatzen ziren 12 leku horiek). Orain, 48 puntu izango dira uri osoan.

Bilbogarbi mugikorrak atoiak dira eta 15 zulo dauzkate, hondakinak gaika botatzeko eta gero tratatzeko. Hauek dira Bilbogarbi mugikorretan bota daitezkeen materialak: sakelako telefonoak, tabletak, musika-erreproduzitzaileak eta kargagailuak, pilak, inprimagailuetarako kartutxoak, CD/DVDak, erradiografiak, pinturak, aerosolak, lakak, bernizak, fluoreszenteak eta lanparak, erratzak, baldeak, iraungitako botikak, izotzaren aurkako likidoak, disolbatzaileak eta etxetresna elektriko txikiak (lehorgailu, depilatzeko makinak, irratiak, besteak beste).

Zerbitzu hori ez balitz emango, litekeena da hondakin horietatik gehienak gainerako hondakinen edukiontzian bukatuko lukete. Orain arte produktu horiek birziklatzeko Bilboko udalerrian dauden 4 Bilbogarbietako (Larraskitu, Zorrotza, Elorrieta edo Artxanda) batera eraman behar zituzten herritarrek edo, bestela, Bilboko Udaleko Kale Garbiketa eta Hondakinen Bilketa Zerbitzuaren furgoneta ibiltariari, uriko zortzi barrutietan “etxeko gai toxikoak biltzeko zerbitzua” eskaintzen duenari, itxaron.

Hortaz, ekimen honekin beste urrats bat eman dugu birziklapenaren eta Bilboko jasangarritasunaren aldeko estrategian. Garbigune mugikorra erantzunik egokiena da produktuak biltzeko eta gero tratatzeko, kaleetan ezin direla edukiontzi gehiago jarri uste dugulako.

Bilbogarbi mugikor horiek Bilboko auzoetako lekurik estrategikoenetan jartzen dira, eta alternatiba hurbila dira lau Bilbogarbi finko eta Bilbogarbi mugikor bi edo furgoneta ibiltarien (“etxeko gai toxikoak biltzeko zerbitzua”) aurrean.

Bilbogarbi mugikor hauek lau bilbogarbi finkoen osagarri modura erabiliko dira.plataforma-atoi bi dira, hondakin-motaren arabera modu batera edo bestera ireki eta gaika biltzeko ahalmena daukatenak. Atoiak egunean uriko leku binatan jartzen dira eta eguna amaitzean jaso egiten ditu GOPUIL G4 TR3 motako ibilgailu elektrikoak. Horrela, herritarrek errazago izango dute hondakinak etxeko atean botatzeko aukera Bilboko edozein tokitan.

Bilbogarbi mugikor biak leku desberdin batean jarriko dira egunero, auzo guztietara heltzeko. Guztira, 48 leku dira uri osoan banatuta, eta leku bakoitzean hilean behin jarriko dira. Ordutegia, astelehenetik zapatura, 08:00etatik 20:00etara arte izango da.

Iazko urrian jarri zirenetik, aipatutako produktuen bilketa % 7 igo da (nabarmentzekoak dira bonbillak eta fluoreszenteak, ordenagailuak, sakelako telefonoak, pilak?) eta ez dira gainerako hondakinen edukiontzira botatzen, mementura arte egiten zen moduan.