Bilbobusek zerbitzu berezia eskainiko du Feroz Sariak 2019 hirian direla eta
E7 linea 10 minuturik behin abiatuko da Plaza Biribilaren ingurutik saioa hasi baino ordubete lehenagotik eta saioa amaitu ondoren
Bilboko Udalak garraio publikoaren erabilera sustatu nahi du, horretarako, ohikoa denez, Bilbobusek zerbitzu berezia eskainiko du Feroz Sariak 2019 hirian direla eta, bihar, larunbata, hilak 19. E7 linea, adibidez, 10 minuturik behin abiatuko da Plaza Biribilaren ingurutik saioa hasi baino ordubete lehenagotik (21:00) eta bertso-saioa amaituta, autobusak Bilbao Arenatik (Askatasuna/Parkea) abiatuko dira Plaza Biribileraino, Erriberako Merkatutik eta Areatzako zubitik igarota. Zerbitzu hori ere 10 minuturik behin emango da geralekuan jendea geratzen den bitartean.
Beste alde batetik, erabiltzaileak hiriko beste alderdi batzuetara garraiatzeko zerbitzua bizkorrago emateko, 30, 71, 75 eta 76 autobus-lineek beren ibilbidea aldatuko dute Feroz 2019 Sariak banatzeko galaren ondorengo minutuetan, Juan Carlos de Gortazar kaleko biribilgunean geraldi bat egingo baitute.
Bilbobus ez da garraio publikoaren aukera bakarra. Horregatik, Bilboko Udalak gogorarazten du Bilbao Arenatik 500 metroko inguruan badirela metro-, tren- edo tranbia-geralekuak, hiriko auzo guztiekin eta hurbileko herriekin konektatuta daudenak. Gainera, taxi-geraleku bat ere jarri da Askatasuna etorbideko 11 zenbakian.
Informazio gehiago eskura daiteke geralekuan, 010 informazio-telefonora deituz edo udal-webgunean: www.bilbao.eus/bilbobus.
Más en Bilbao
-
Bilbao pedalea hacia el futuro con las nuevas bicis de BilbaoBizi: más cómodas, modernas y al gusto de cada usuario
-
Fermin Muguruza anuncia un nuevo concierto en Bilbao
-
Zinegoak calienta motores toda esta semana en Bilbao
-
Por una ciudad más libre y plural: Bilbao lanza su campaña del Orgullo LGTBIQ+