Síguenos en redes sociales:

Paul Valéryk eta Claude Debussyk beren poesia-musika elkarrizketa aurkeztuko dute astelehenean Bidebarrietan

“Del porvenir y la pereza” ekitaldia, arratsaldeko 19:30ean izango da, Biebarrieta Kulturgunean

Paul Valéryk eta Claude Debussyk beren poesia-musika elkarrizketa aurkeztuko dute astelehenean BidebarrietanDEIA

Bilboko Udalaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, poesia-musika elkarrizketa jasoko du astelehenean (abenduaren 10ean) arratsaldeko 19:30etik aurrera, Orphenica Lyra taldearen eskutik, Paul Valéry (1871-1945) idazle, poeta, saiakeragile eta filosofo frantsesaren lanaren eta Enrique Claude Debussy konposatzailearen, XIX. mendearen amaierako Europako musikaren figura nagusietakoa izan zenaren, artean.

“” izenburua izango duen ekitaldian egile frantsesaren zenbait testu irakurriko dira, Cuadernos ezagunen eta Monsieur Teste eta El Cementerio marino lanen zatiak, musika inpresionistaren ordezkari gorenetakoa den konposatzaile frantsesaren zenbait pieza eskainiko dituen Mikel Iturregi musikariak pianoan lagunduta. Horrela, Estudios nº 3 y 11, Homenaje a Rameau eta Movimiento lanak joko ditu.

Valéryren testuei ahotsa jarriko dizkiotenak Carmen Bereciartua eta José Luis Cuesta izango dira, eta haren poema, gogoeta eta prosa filosofiko hautaketa bat errezitatuko dute. Mallarméren tradizioari luzapena ematen dion haren obra poetikoa, XX. mendeko poesia frantsesaren garrantzitsuenetakoa da.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako liburutegiaren barruan dagoen gunea da, eta bere helburuen artean liburuaren, literaturaren eta ezagutzaren garapena eta sustapena daude.

EGITARAUA

ABENDUAK 10

19:30 ? Bidebarrieta Kulturgunea

“DEL PORVENIR Y LA PEREZA”

POESIA-MUSIKA ELKARRIZKETA: VALÉRY / DEBUSSY

ORPHENICA LYRA

PAUL VALÉRY. LAN HAUEN ZATIAK:

Cuadernos

Monsieur Teste

El Cementerio marino

MUSIKA AUKERAKETA. CLAUDE DEBUSSY

Estudios nº 3 y 11

Homenaje a Rameau

Movimiento

ERREZITATZAILEAK

Carmen Bereciartua

José Luis Cuesta

PIANO JOTZAILEA

Mikel Iturregi