Síguenos en redes sociales:

"Cafe Voltaire", eguneroko gaiei buruz eztabaidatzeko programa berria

Maria Silvestrek, Garbiñe Biurrunek eta Maribel Salasek parte hartuko dute lehen hitzorduan

"Cafe Voltaire", eguneroko gaiei buruz eztabaidatzeko programa berria

BILBAO. Datorren asteartean “” programa inauguratuko da Bidebarrieta Kulturgunean. Programaren helburua da leku bat aktualitateari eta pertsonen kezkei buruz lasai eta argumentatuta eztabaidatzeko eskaintzea.

“” izena daraman lehenengo topaketak eraldaketa hori aztertzeko ahalegina egingo du, ez horrenbeste edo bakarrik aurtengo gertakariei dagokienez, historia eta oroimena uztartuko dituen ikuspegi luzeagoarekin baizik, diskriminazioaren eta berdintasun faltaren sustraiak gogorarazteko eta horiei buruz eztabaidatzeko. Ekitaldia 19:30an hasiko da, sarrera librearekin, aretoko leku guztiak bete arte.

kazetariak moderatuko duen lehenengo eztabaida saiora gonbidatutakoak hauek izango dira: Zientzia Politikoetan eta Gizartekoetan doktorea, eta Euskadiko Justizia Goi Epaitegiko gizarte arloko aretoko presidente eta Euskadiko Justizia Goi Epaitegiko Epaile Magistratua.

Programa berriak filosofo frantses ezagunetik hartzen du izena, ilustrazioan ideien eta iritzien trukaketak izan zuen eraginari buruzko ezinbesteko erreferentzia. Solasaldia ikus-entzuleentzat gai eta ikuspegi berriak aurkitzeko gai izan dadin, ezinbestekoa da jakituria eta esperientzia duten pertsonak izatea. Programak jarraipena izango du Bidebarrieta Kulturgunearen agendaren barruan, hiru hilabetez behin topaketa bat eskainiz.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako Liburutegian dagoen literaturaren eta ezagutza humanistaren eta zientifikoaren hedapenerako gunea da.