Euskal kulturaren askotariko aurpegiak izango dira Aste Nagusian
Emakumeek euskal kulturan duten presentzia nabarmendu nahi du Bilboko udalak
BILBO. Aste Nagusiak programa zabala eskainiko du jaietan. Folklore eta herri kirolak izango dira, besteak beste. Ehundik gora jarduera izango dira Plaza Berrian: dantzak, aizkolariak, harri-jasotzaileak, sokatira, erraldoien eta buruhandien kalejirak, bilbainadak, bertsolariak, albokariak, gaiteroak, traineruen estropada, pilota eta abar...
Erraldoiak eta buruhandiak ere protagonista izango dira Aste Nagusian. Egunero, 11.00etan, Euskal Museotik abiatuko dira euren dantza berezi horiekin. Horien ostean, 13.00etan, bertsolariek hitza hartuko dute Santiago plazan. Ordu berean, Bilbainaden zaleek hitzordua izango dute Zazpi kaleetan, Bilbotarrak taldearen eskutik.
Asteartean, hilak 21, Larrain Dantza ezaguna egingo da Plaza barrian. Aurten ere euskal jantziekin joateko deia egin diete herritarrei.
EMAKUMEEN PRESENTZIA
Aurtengo Aste Nagusian udalak emakumeek euskal kulturan jokatzen duten rola azpimarratu nahi du. Programan emakume askok parte hartuko dute, bai Euskal Folklorearen, bai Herri Kirolen erakustaldietan: Emakumezkoen ligako estropadan, 'Ez da Kasualitatea' bertso-saioan, dantzetan zein pilota-partiduetan. Gainera, Herri Kirolen modalitate batzuetan munduko txapeldunak ikusteko aukera egongo da.
Astean zehar, Herri kirolen erakustaldiak egingo dira Areatzan, pilota partidak Erripa kaleko frontoian eta Bilbo Hiria XLI. Estropada. Nobedade moduan, aurten estropaden emakumeen ligako estropada egingo da, Emakumeen Bilboko III. Ikurriña.
Bestalde, Areatzako eta Zazpi Kaleetako guneetan, goizean, folkloreak esnatuko du hiria. Hain zuzen ere, txistulariak eta dultzaineroak 10.00etan hasiko dira; arratsaldez, ordea, Plaza barriko dantzak izango dira, su artifizialak eta kontzertuak baino lehenago.
Más en Bilbao
-
Bilbao Metropoli 30 reconocerá las mejores iniciativas urbanas en unos premios pioneros
-
Idom, Mondragón, Ikerlan y Vicomtech serán las primeras empresas del parque tecnológico de Zorrotzaurre
-
Bilbao ofrecerá 23 espectáculos de teatro callejero durante Aste Nagusia
-
El humor vuelve en forma de chiste por Aste Nagusia