BILBO. Udaltzaingoak abiarazi duen kanpaina autoen abiadura izango du abiapuntutzat. Beraz, kontrolak bihar astelehena, apirilak 16, hasiko dira eta 22ra arte, iraunduko dute. Ekimena Euskadiko Bide Segurtasunaren Plan Estrategikoaren barruan kokatzen da, eta gidariak bolantearen aurrean duten erantzukizunaz jabetzea da helburua, bide-segurtasuna bermatzearren. Iaz egindako kanpainetan, Udaltzaingoak kontrolatutako 727.400 ibilgailuetatik 1.404 salatu zituen, hau da, guztien % 0,19.
Bihar astelehena, apirilak 16, hasi eta 22ra (domeka) arte, Bilboko Udaltzaingoak ibilgailuen abiadura kontrolatzeko kanpaina gauzatuko du. Ekimena Euskadiko Bide Segurtasunaren Plan Estrategikoaren barruan kokatzen da, eta helburua da gidariak bolantearen aurrean duten erantzukizunaz jabetzea, bide-segurtasuna bermatzearren.
Modu horretan, Udaltzaingoak egunero batez beste lau kontrol egingo ditu kanpainaren zazpi egunetan zehar, hirian baimendutako abiadura zenbat ibilgailuk gainditzen duten ikusteko. Era berean, radarretan ezarritako muga gainditzen dutenak salatuko dituzte.
Kasu batzuetan, unean bertan emango diote arau-hausleari muga gainditzearen berri, kanpaina dibulgatzailea izateagatik eta gidariek erantzukizuna hartzearren; besteetan, aldiz, jakinarazpena etxean jasoko dute.
Bestalde, Bilboko Udaltzaingoaren Koordinazio eta Trafiko Sailak jasotako datu guztiak taula batzuetan sartuko dira, estatistikak egite aldera, eta datuak horretarako aurrez ezarritako adierazle batzuetara egokituko dira.
2017AN EGINDAKO KANPAINEN DATUAK
Ibilgailuen abiadura kontrolatzeko lau kanpaina egin ziren iaz. Udaltzaingoak kontrolatutako 727.400 ibilgailuetatik 1.404 salatu zituen, hau da, guztien % 0,19. Kanpaina honetan ere kontrolak goizez eta arratsaldez jarriko dira Bilboko zirkulazio-sarean, euren kokapena dela-eta gidarien segurtasunaren ikuspegitik arriskutsuak gerta daitezkeen lekuetan.