BILBO. Kanpaina hau arratoiak kontrolatzeko Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak urte guztian egiten duen plan integralaren barruan sartzen da. Gainera, udaberrian, udan eta udagoienean egiten ditu kanpaina trinkoak udalak. Arratoiak hiltzeko udaberriko kanpaina maiatzaren erdialdean amaituko da.
Bilboko Udalak jakinarazi nahi du, apirilean eta maiatzean arratoiak hiltzeko udaberriko kanpaina egingo dela Uriko barruti guztietan.
Barrutian (Begoña), arratoiak hiltzeko lanak 2018ko apirilaren 17an, 18an, 19an eta 20an egingo dira Begoñan, Santutxun eta Boluetan
Aholku praktikoak:
Osasun eta Kontsumo Sailak honako aholkuak ematen dizkie herritarrei arratoiak ez ugaritzeko:
? Ez bota zaborrik kale, parke, orube eta beste zonaldeetara (patioak, lorategiak?). Bota elikagaiak zakarrontzietara eta edukiontzietara
? Ez eman janaririk jaberik ez duten animaliei (katuak, usoak,?) arratoientzako elikagai bilaka daiteke-eta!
? Zaborra poltsa itxietan bota dagokion edukiontzira. Errespetatu ezarritako ordutegiak. Ez utzi zaborrik zakarrontzien kanpoaldean
? Patio, lonja eta bestelako leku itxietan putzuak edo ur-pilaketarik egotea saihestu. Horrela, intsektuak (eulitxoak) agertzea ekiditen da eta arratoiak agertzea saihesten da (ur hori edaten baitute). EZ ALTXATU PATIOETAKO SARETOAK
? Etxea edo eraikinaren kontserbazio-baldintzak aldizka berrikusi eta baldintza egokietan eduki. Prebentzio neurririk onena karraskariei sartzen ez uztea da. 0,5 cm baino gutxiagoko sarbide-zuloak zementuz eta metal galbanizatuzko sareekin itxi.