BILBO. Ekitaldian parte hartu dutenak dira: Mercedes Rodríguez Larrauri, Bilbao Turismo & Convention Bureau-ko zuzendaria; Antonio Jiménez, Sevillako Turismoko zuzendari kudeatzaile eta Sevillako Udaleko Turismoaren ordezkaria; Isabel Aguirrezabala, San Sebastián Turismo & Convention Bureau-ko Zuzendaritzako ondokoa; Clara Navas, Vitoria-Gasteizko Turismo Bulegoaren arduraduna; Ixidor Larrañaga, Zarauzko Turismoko zinegotzia; eta Cristina Gutiérrez, Bidasoa Bizirik sozietateko turismo-burua.

Sevillako Encarnación plazako “Destinos Euskadi” erakustokian, helburu guztiak ezagutu daitezke, bai eta ihesaldiko edo asteburuko bisitaldia planifikatzeko eskaintzen duten programazio berezia ere. Izan ere, “Destinos Euskadi” Euskadi deskubritzeko modurik onena legez pentsatuta dago, bere eskaintza zabaltzen baita hirietako abangoardismotik kostaldeko herrietako lasaitasuneraino, esentzia enogastronomikoaren zaporetik pasatuz.

Hori eguneko epe horretan, parte hartu ahal izango da jatorri-deitura duten Euskadiko ardoak jakiekin nola uztartu ikasteko dastaketa komentatuetan; hauek dira ardoak: Arabako Errioxako ardoak eta hiru txakolinak (Arabakoa, Bizkaikoa eta Getariakoa); horiekin Idiazabal jatorri-deiturako gazta dastatuko da. “Euskadi Gastronomika” produktu-klubak Euskadi nazioarteko helburu enogastronomiko gisa sustatzeko egiten dituen jardueretako bat da hori. Dastaketak doakoak dira eta, bertan parte hartzeko, aurretiaz izena eman behar da informazio-gunean.

Gainera, herri-kirolen erakustaldiak egingo dira harri-jasotzaileekin eta aizkolariekin Encarnación plazan bertan, eta han jende guztiak gozatu ahal izango du erakustaldiekin.

Espazio hori irekitzeko ordutegiak hauek dira: barikuan eta zapatuan (urriaren 27an eta 28an), 11.00etatik 15.00ak arte eta 16.00etatik 21.00ak arte; domekan (urriaren 29an), 11.00etatik 15.00ak arte.

MERKATU INTERESGARRIA

Euskal turismorako, Andaluzia merkatu interesgarria da, batez ere hegazkinez dagoen lotura onagatik, zuzeneko hegaldi bi baitaude Bilbora eta Gasteizera, ordu eta erdian baino denbora laburragoan Sevilla Euskadirekin lotzen dutenak.

Turismoaren Euskal Agentziak jasotako datuen arabera, 2017. urteko lehenengo bederatzi hilabeteetan Andaluziatik Euskadira etorritako turisten merkatua gehitu egin da eta sail historikoko kopururik altuenetara heldu da.

Horrela, bada, 2017. urtean orain arte Andaluziako turisten iritsierak 117.000 inguru izan dira; hau da, 2016. urteko epe berean baino % 17 gehiago. Azken sei urteen bilakaerari dagokionez, merkatu honetako turisten iritsierak % 64 gehitu dira orokorrean, eta igoera hori etengabea izan da.

Beste alde batetik, merkatu honen ehuneko kuota % 4,5ekoa da iritsiera guztiak erreferentziatzat harturik, eta horrenbestez Euskadira turistak igortzen dituzten merkatuen rankingean bosgarren postuan dago, eta estatuko merkatuen artean, laugarren postuan. Euskadi bisitatzen duten Andaluziako turista gehienak Sevillakoak dira, % 32, batez ere gastronomiagatik, ardoengatik, hiri-turismoagatik eta kultura-turismoagatik datozenak. % 87k diote Euskadi bere bidaiaren helburu bakarra dela eta % 99k gomendatuko lukete turismo-helburutzat.