BILBO. José R. Pascual-Vilaplana zuzendari titular eta artistikoak diseinatzen duen hirugarren denboraldi hau hiru antzeztokitan garatuko da: Azkuna Zentroa, Euskalduna Jauregia eta Bilboko J.C. de Arriaga Kontserbatorioa.
“Batzen gaituen haizea” izeneko kontzertu zikloaren bitartez zuzendari titularra den José R. Pascual-Vilaplanak musika-bandak gerren edota gatazka sozialen osteko gizarte-kohesiorako ardatz izan diren uneetan zehar ibilaldi bat eskainiko die ikus-entzuleei: Frantziako Iraultzaren garaiko nekazarien bandak, Italia 1861ean berriro batu ondorengo italiar bandak eta euren musika-biltzarrak, Ipar Amerikako Sezesio-gerraren osteko P.S. Gilmore-ren American Concert Band-a, Kolonbiako gobernuaren 2004ko Bizikidetzarako Musikaren Planaren hezkuntza eta gizarte mailako bultzadaren ondorengo kolonbiar bandak? Izatez, BANDA hitza bera frantsesezko “BANDE” berbatik dator, “batasuna” esan nahi duena. Izan ere, banda batek jo duen tokian, kalean zein parkeetan, auditorioetan nahiz antzokietan, beti sortu izan da era askotako jendea batzeko guraria, perkusioaren eta haizearen soinua modu hedonistan gozatzeko asmo hutsez. Askatasunak dakarren gozamena da, bakoitzak bere erara jaso eta bere katarsia egin ohi duena.
Denboraldia, irailaren 8an, hasi zen Azkuna Zentroko Kulturen Aretoan “Post-data: maite zaitut....” kontzertuarekin, hain zuzen ere. Bandako 45 musikarik baino gehiagok, Isabel Mª Rubio zuzendari gonbidatuaren zuzendaritzapean, errepertorio zabala eskaini zieten era guztietako entzuleei: Roque Bañosen “A mi madre”, Percy Aldridge Graingeren “Colonial song”, Derek Bourgeoisen “Sea dreams”, Frank Ticheliren “Sanctuary” eta Edward Elgaren (E. Slocumen moldaketekin) “Enigma variations op. 36”. Isabel Mª Rubio 2016ko urrian Bilboo Musikak antolatutako Orkestra Zuzendaritzari buruzko I. Topaketetako irabazle suertatu zen; eta, hain zuzen, horren saria kontzertu horretan bandaren zuzendari gisa aritzea izan zen.
Halaber, ostiralean, irailak 22, Azkuna Zentroan egin zen denboraldiko bigarren kontzertua, “Hurbileko inguruneak”. Okasio honetan José R. Pascual-Vilaplana zuzendari titularrak jardun zuen zuzendari gisa eta honako obrak interpreta ziren, besteak beste: J. Cantóren “Mahomet” (pasodoblea), M. Asins Arbóren “Ballets” (bandarako suita) A. Blanqueren “Entornos” (haizerako sinfonia) eta J. M. Fayosen “Tribal elements”.
Kontzertu honen ostean, Bilboko Udal Musika Bandak eszenatokiz aldatu zuen eta bi egun beranduago, igandean, irailak 24, Leonera abiatu zen hiriburuan ospatutako Musika Espainiar Jaialdiaren XXX edizioan parte hartzeko. Kontzertua Leon Hiriko Auditoriumean izan zen eta Valentziako Don Juan Bandaren mendeurrena ospatu eta omenaldia egiteko balio izan zuen.
EUSKALDUNA JAUREGIA, OHIKO ESZENATOKIA
Azkuna Zentroan egingo diren bi kontzertuen ondoren, Bilboko Musika Banda bere ohiko eszenatokietako batera itzuliko da, Euskalduna Jauregiko Auditoriora, hain zuzen ere. Bertako jardunaldi gehienak, igandeetan, eguerdiko 12:00etan izango dira eta prezio herrikoia izango dute, 2 eurokoa. Betiere, ohikoa den bezala, kontzertu bereziek 5 euroko kostua izango dute, besteak beste: urriaren 22koa eta abenduaren 17koa (Gabonak). Sarrerak zenbakituak izango dira eta Euskalduna Jauregiko txarteldegietan, www.euskalduna.eus webgunean eta Kutxabank-en zerbitzu anitzeko kutxazainetan erosi ahal izango dira.
Euskalduna Jauregiko lehenengo kontzertua, “Ekialdetik Mendebaldera”, urriaren 8an izango da eta Pascual Vilaplana zuzendari gisa ibiliko da. Entzuleek C. Saint-Saëns, F. Schmitt, R. Chapí, J. Giroux eta B. Appermonten obrez gozatzeko aukera izango dute. Jarduna berezia izango da oso, bandak, lehenengo aldiz interpretatuko baititu “La mezquita de Córdoba (2005) eta “A Brussels requiem (2017)”. Eta urriaren 22an, banda, eszenatokira bueltatuko da “Eskuz esku” izeneko emanaldia eskaintzeko. Kasu honetan, Iñaki Urkizu zuzendariordeak zuzenduko du emanaldia, Noa Lur abeslaria eta Patxi González aktorea-abeslariaren laguntzarekin. Ikus-entzuleek C. Gardel, H. Warren, L. Denza, N. Estrada, B. Lertxundi, D. Ellington, B. Crewe, eta L. Primaren lanak entzun ahal izango dituzte.
Azaroan entzuleek “Batzen gaituen haizea” zikloarekin disfrutatzen jarraitzeko aukera izango dute, betiere Euskalduna Jauregiko Auditoriotik atera gabe. Azaroaren 5ean, igandea, publikoak ikuskizun apartaz gozatu ahalko du. “Estetikak batzen” lelopean, Barcelona Clarinet Players (Alejandro Castillo, Martí Guasteví, Manuel Martínez y Javier Vilaplanak osaturik) laguntzarekin eta José R. Pascual-Vilaplanaren zuzendaritzapean, 2 estreinaldi eskainiko dira. Bata zuzendari titularra berarena (“Kelarnit” , for clarinet quartet and wind band) eta bestea V. Vallésenarena (“Chemins I”, estreinaldia mundu mailan). Halaber, M. Gould, W. F. Mcbeth eta A. Blanquerren obrak entzungo dira. Eta azaroaren 19an Isabelle Ruf-Weber zuzendari suitzar nagusiak hartuko du batuta. “Garaiak eta gertakariak” lelopean, M. Gandolfi, Y. Ito, F. Cesarini eta O. Waespiren obrak zuzenduko ditu.
Eta abenduaren 3an, igandea, ikus-entzuleek “Apeninoetatik Andeetara” emanaldiarekin disfrutatzeko aukera izango dute, non C. Pirola, N. Rota, C. Chávez eta A. Ginasteraren lanak entzungo diren. Okasio honetan, José R. Pascual-Vilaplanak zuzenduko du eta Jordi Ripoll (Fagota) solista gisa arituko da. Udal Bandak 2017ari agur esango dio abenduaren 17an Euskalduna Jauregian. Baina ez du edozein modutan egingo. “Itxaropen-garaia” izeneko kontzertua berezia izango da oso. Gabonen gertutasuna dela eta, Bilboko Bandak Bilbao Musikako Haurren eta Gazteen abesbatzarekin batera A. Reed, D. Brossé, F. Tichelli eta J. Guridiren obra ezagunak interpretatuko ditu José R. Pascual Vilaplanaren zuzendaritzapean. Carmen Climent aktorea ere izango da ekitaldian, aurkezle gisa.
Halaber, 2017. urtea era oso berezian agurtzen bada, 2018a modu berean hasiko da. Urteko lehenengo kontzertua, urtarrilaren 21ean Euskalduna Jauregian ospatuko da eta “Ozeanoen arteko haizeak” leloa duen emanaldian José M. Rochina tubak hartuko du parte. Beste behin, batuta, zuzendari titularrak hartuko du Ch. S. Koh, E. Gregson eta L. Bernsteinen (I mendeurrena) obrak zuzentzeko.
Bilboko Bandak kontzertu zizkloa otsaileko lehenengo asteburuan jarraituko du, hain zuzen ere, hilak 4an, “Desirak batzen” izeneko ikuskizunarekin. José A. Domené harpa jole murtziarrarekin batera, ikus-entzuleek R. Goorhuis, S. Lancen eta J.V. Egearen obrez gozatzeko aukera izango dute. Eta hilabetea bukatzeko, otsailaren 18an, gonbidatu oso berezia izango da Euskalduna Jauregian, Maurice Hamers, zuzendaria, hain zuzen ere. Oraingoan, berak zuzenduko du “Bihotza eta arimarekin” izeneko ikuskizuna, non bere obrak interpretatuko diren, baita R. Strauss, J. Mackey, D. Maslanka eta G. Holstenak ere.
Euskalduna Jauregiko kontzertu zikloa martxoaren 25ean bukatuko da, “Elegias” emanaldiarekin. Denboraldiko kontzerturik berezienetakoa izango da, eszenatoki horretan eskainiko den azkeneko jarduna izateaz gain, bandak Juanjo Munera bonbardino eta Musikeneko, Euskal Herriko goi-mailako ikastegiko, ikasle aurreratuekin batera jarduteko ohorea izango baitu. Musikenen ikasleek klase teoriko eta pertsonalizatuaz jasotzeaz gain, bestelako ikaskuntza instrumentaletan parte hartzera ere bultzatzen zaie. Elkarrekin egingo duten kontzertu honetan J. Barnes Chance, J. R. Pascual-Vilaplana, A. Comitas eta K. Husaren obrak entzungo dira. Nabarmentzekoa da, gainera, Pascual-Vilaplanak, zuzendari lana egingo duenak, bere obra bat estreinatuko duela, “Concert elegíac”, hain zuzen ere.
MUSIKA HISTORIKOA BANDARENTZAT
Bilboko Udal Musika Bandak bi kontzertuz osatutako Musika historikoko Zikloa eskainiko du, J. Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioan otsailaren 9an eta apirilaren 27an, bi kasuetan, 19:00etan. Lehenengoan, musika bandak, Ch. Ives, S. Barber, H. Hanson, W. Schuman, C. Smith eta W.F. McBethen lanak entzun ahal izango dira. Bigarrenean, aldiz, Kontserbatorioko ikasleekin eta Javier Alonso perkusionistarekin jardungo du eta O. Respighi, G. Holst, E. Elgar, J. P. Sousa y G. Lauzurikaren obrak interpretatuko dituzte.
KOLABORAZIOAK
Denboraldi honetan bandak zuzendari gonbidatu gisa nazioarteko bi batuta entzutetsu izango dira: Stadttheater de Sursee (CH)-ko musika zuzendaria den Isabelle Ruf-Weber maisu suitzarra eta egun Augsburg (Alemania)-ko Unibertsitateko Bläserinstitut-eko zuzendaritzako irakaslea den Maurice Hamers maisu holandarra. Bestalde, zuzendari gisa izan du Bilbao Musikak antolatutako I Zuzendaritza orkestralaren topaketetako irabazlea, Isabel Mª Rubio. 2018ko apirilean ospatuko diren II. Topaketetan irakasle gonbidatu gisa izango da Jan van der Roost musikagile belgikarra, Lovaina (Belgika)-ko Lemmens Institute eta Nagoya (Japonia)-ko Unibertsitateko konposizio irakaslea.Bakarlari gisa Barcelona Clarinet Players, uneko klarinete laukoterik aktiboenetariko bat; José Antonio Domené, Europa guztiko zuzendari eta orkestrak deika aritzen zaizkion harpalari murtziarra; eta azkenik, Javier Alonso Musikeneko irakaslea den euskal perkusionista nabarmentzen dira.
Gainera Iñaki Urkizu zuzendariordeak zuzendutako kontzertuan, bertaratutakoek Noa Lur eta Patxi Gonzalezen arteaz gozatu ahal izango dute. Udal Bandako irakasleetatik, bakarlari gisa arituko dira Jordi Ripoll fagotista, José Miguel Rochina tuba eta Juan Munera bonbardinoa. Bilbao Musikako haurren eta gazteen abesbatzak eta Carmen Climent aktorea, bandarekin batera izango dira Gabonetako kontzertuan. Aipatzekoa da, gainera, errepertorioan Victor Vallés, Pascual-Vilaplana eta Guillermo Lauzurikaren lau lanen erabateko estreinaldia entzungo dela.
II. ZUZENDARITZA ORKESTRALAREN TOPAKETAK
Zuzendaritza orkestralaren heziketa garaikidea eta talde instrumentalen gidaketaren garapenari zuzendutako baliabide teknikoak eta artistikoak bultzatzea helburu duten “II Zuzendaritza orkestralaren topaketak” programaren barnean, 2018ko apirilaren 13an, ostirala kontzertua eskainiko da J. Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioan. Ekitaldian, José R. Pascual-Vilaplana izango da zuzendaria eta Jan van der Roost, irakasle gonbidatua. Topaketan A. Ponchielli, E. Gregson, J.V. Egea eta J. van der Roost beraren obrak entzun ahal izango dira.