BILBAO. Ehunka bilbotarrek parte hartu dute domeka honetan bizikletazko ibilaldi herrikoian. Abusutik abiatu eta Areatzan amaitu da. Guztira 11 kilometro izan dira eta besteak beste, Indautxutik, Errekaldetik eta Abandotik pasatu da.

Bizikletatik jaitsi bezain laster, Bilboko Udalaren Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotzi Alfonso Gilek eta beste udalkide batzuek ibilaldiko partaide-kopurua ikusita ekimena arrakastatsua izan dela esan dute. Zailtasuna txikikoa izan da eta babestua, familiako guztiek parte hartu ahal izateko.

Mugikortasunaren Aste Europarrarekin batera, 2017ko Mugikortasunaren Aste Europarra dela-eta, Bizkaiko Foru Aldundiaren Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko Sailak eta Bilboko Udalaren Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak batera antolatu dute ibilalditxo herrikoia.

Doan ema ahal izan dute izena parte-hartzaileek Abusu 1ean, hau da, abialekuan, goizeko 10:00etatik aurrera. Hamaiketan abiatu ziren txirrindulariak eta eguerdiko ordu batetan amaitu dute ibilbidea Areatzako pasealekuan. Hor zenbait bizikleta eta txirrindularientzako material zozketatuko dira parte-hartzaileen artean. Bizikletaz egindako ibilaldi herrikoi honen laguntzaileak izan dira, besteak beste, Bilbon Bizi eta Decathlon.

10:00etan doako izen-ematea Abusu 1ean. Abusuko parkean biltzea.

11:00etan irteera. Ibilbidea hauxe: Abusu ? Urazurrutiako kaia ? Urazurrutia- San Antongo zubia ? Erribera ? Areatza ? Areatzako zubia - Nafarroa ? Kale Nagusia- Plaza Eliptikoa ? Elcano - Concha Jenerala ? Urkixo zumarkalea - Arriquibar plaza - María Díaz Harokoa ? Autonomia - Casilla ? Landín Doktorea - Latorre Jeneralaren plaza- Mala estrata - Novia Salcedo ? Urkiola - Camilo Villabaso ? Altube ? Errekalde plaza ? Goya - Camilo Villabaso ? Urkiola - Latorre Jenerala- Landín Doktorea ? Trenbideko etorbidea - Eguía Jenerala? Gordoniz ? Iparraguirre - Rodríguez Arias ? Areiltza Doktorea - Kale Nagusia - Plaza Eliptikoa ? Areatzako zubia ? Areatza. Amaiera. Guztira 10,7 eta 11 kilometroren artean.

DOMEKAKO (IRAILAK 17) PROGRAMA

AREATZAN - 13:00etan bizikletazko ibilaldi herrikoia amaitu da.

Abusutik abiatu dira ordu bi lehenago eta hamaika kilometro Abandon, Indautxun eta Errekalden zehar egin ondoren, Areatzako pasealekura heldu dira txirrindulariak. Hor bizikleta, maillot eta beste material batzuen zozketa izan da parte-hartzaileen artean.

Laguntzailea: Decathlon Bilbao.

Eta gainera:

10:30etik 19:30era ibilgailu elektriko eta hibridoen erakusketa

Asteburuan Areatzan egon da ibilgailu elektrikoen eta hibridoen erakusketa, Bilboko 2017ko MUGIKORTASUNAREN ASTE EUROPARRAren laguntzaileak diren kontzesionarioek automobil, motozikleta eta bizikleten arloan dauden azken ekarpenak ikusgai jartzeko.

Etxe eta marka hauek izan dira euren produktuak ikusgai jarriko dituztenak: Motor Verde, Go Electric Go, Kymco, Hegan Bikes, Orbea, BMW Enekuri Motor, Toyota Japan Car, Lejauto Motor, Peugeot Karealde, Gaursa Reanault, Bonopark, Urban Bike, Quipplan eta Urban Biker.

11:30etik 14:30era umeentzako jolasak. Bizikleten zirriborroak

Jolas hauek bizikletari egiten zaion omenaldia dira. Historian zehar rol asko izan ditu bizikletak eta jolasaren sortzaileentzat, hau da, “Guixot de 8” kataluniar konpainiarentzat baliabideen eta tresnen iturri agortezina da. Bizikletaren pieza guztiekin jolasten dira eta jolasarazten dituzte ikusleak. Horrela bada, gurpilaz, eskulekuaz, galgaz, kateaz, plateraz eta koadroaz ibiltzen dira olgetan, baita bizikleta guztiaz ere, beste jolas batzuetarako oinarri gisa erabilita.

10:30etik 19:30era bizikleta elektrikoen mailegua

Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak hamabost bizikleta elektriko jarriko ditu herritarren esku. BonoPark, Orbea eta Bilbon Bizi-ren lankidetzaz herritarrek maileguan hartu ahalko dituzte doan bizikleta elektriko batzuk urian zehar mugitzeko. Gehienez ordu erdiz erabili ahalko dira bizikletak eta erabiltzailea izango da baldintza onetan mailegu-punturen batean entregatzeko arduraduna.

Erabili ostean, erabiltzaileak gogobetetasun-inkesta labur bat bete beharko du Bilbo guztian 2018an zerbitzu hau ezartzeko Mugikortasun eta Jasangarritasun Saila egiten ari den diagnostikoan jasota geratzeko.

Gainera, 2017ko Bilboko Mugikortasunaren Aste Europarraren gunea Areatzan.