BILBO. Horrela, Yolanda Díez Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Zinegotziak adierazi duenez, “iaz dagoeneko, sarrerak 2015ean baino 30.000 gehiago izan ziren, eta aurten kopuruak berriro ere gora egin du, beste 29.000 sarrerarekin; datu horiek argi eta garbi erakusten dute merkatua hiriko lehen mailako merkataritza, turismo eta aisia erreferentea dela”.

Datu horiek, Merkatuko hiru sarreretan (Erribera kalea, Mesedeetako Zubia eta San Antongo Zubia) instalatuta dauden pertsonak zenbatzeko ekipoei esker lortu ahal izan dira.

UDAZKEN-NEGUKO ORDUTEGIA

Beste alde batetik, gogoratu behar da Bilbao Zerbitzuaken barruan dauden Bilboko zazpi Udal merkatuek euren ordutegia aldatuko dutela datorren astelehenetik, irailaren 18tik, aurrera, udazkena dela eta.

Horrela, Erriberako Merkatuak astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:30era zabalduko ditu ateak, eta asteartetik ostiralera baita arratsaldez ere, 17:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan 08:00etatik 15:00etara. Gastrotabernei dagokienez, urritik aurrera goizeko 08:00etatik goizaldeko 00:00etara egongo dira zabalik jendearentzat astelehenetik larunbatera, goizeko 11:00etatik goizaldeko 00:00etara igande eta jaiegunetan eta 08:00etatik goizaldeko 02:00etara ostiral, larunbat eta jai bezperatan.

Zabalguneko Merkatuari dagokionez, ordutegiak, astelehenetik larunbatera, goizeko 07:30etik 14:30era bitartekoa izaten jarraituko du; Deustuko Merkatuak, berriz, goizeko 08:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara zabalduko ditu ateak astelehenetik ostiralera, eta larunbatetan 08:00etatik 14:00etara.

San Inazioko eta Otxarkoagako Merkatuek goizeko 08:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 19:30era zabalduko dituzte ateak astelehenetik ostiralera, eta larunbatetan 08:00etatik 14:00etara.

Beste alde batetik, Abandoko merkatuak, 08:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara zabalduko ditu ateak astelehenetik ostiralera, eta larunbatetan 08:00etatik 14:00etara.

Amaitzeko, Traukoko merkatua, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, eta larunbatetan 08:00etatik 14:00etara.