BILBAO. Marijaiari ongietorria egiteko txupinazoarekin hasiko den 2017ko Aste Nagusia behar bezala ospatze aldera. Egitarauan hainbat ekitaldi izan arren, azpimarratzeko modukoak dira, alde batetik, urtero egiten den Elkartasun Eguna, aurten Down Sindromearen Fundazioaren aldekoa izango dena, eta bestetik, King Africa abeslari argentinarraren kontzertua.
Ohi denez, musikak leku zabala izango du konpartsaren egitarauaren barruan. King Africaren musika-eskaintzaren ondorioz, Pio Baroja plazan dagoen txosnara abuztuaren 24an (23:15etan) joaten diren pertsonak “eten gabe saltoka” ibiliko dira, harik eta gorputzean “dardarizo” atsegina nabaritu arte. Zuzeneko musika, baina, egunero izango da.
Bertokoak diren Mister Kul, Lea, Tracy, Unai Muguruza eta Ibai Sánchez DJek izango dute melodiak eta erritmoak gau guztietan jartzearen ardura. Horiez aparte, Gotzon Batikonek bere emanaldia birsortuko du Triki Showaren bidez, hots, trikitixaren eta musika elektronikoaren doinuak nahasten dituen emanaldiaren bitartez.
Horiez guztiez gainera, zuzeneko emanaldi asko eta asko ere izango dira Gogorregiren txosnan. Asier Bilbao showman bilbotarrak jendea probokatzen jardungo du berriro ere, bere kantuez eta umore onez, abuztuaren 23an (asteazkenean) karpapean izango diren pertsona guztien gozagarri. Bestalde, Godoysen pop eta soul nahasturak freskura emango dio abuztuaren 22ko (astearteko) gauari. Egun Nagusian bi emanaldi berezi izango dira agertokian, adinekoen egunari doakionez: ‘Nómadas’ taldearen rocka eta ‘Los Txikis’en bilbainadak, aldi berean egingo den herri-sardinadaren alaigarri.
Hala ere, zalantzarik gabe, egunik hunkigarriena abuztuaren 22a izango da (asteartea); izan ere, urtero legez, egun hori Elkartasun Eguna izango da. Aurtengoan, egun horretan biltzen den dirua Down Sindromearen Fundazioari emango zaio. Horrezaz gainera, Fundazio horretako kideak txandaka arituko dira txosnan, barra atzean konpartsakideekin batera edariak eta jakiak zerbitzen jardunez.
Aste Nagusia fundamentuz haste aldera, Gogorregi konpartsaren adin guztietako kideek adiskide arteko bazkaria izango dute abuztuaren 19an (larunbatez), eta Jaietako Egun Nagusian, hau da, abuztuaren 25ean (ostiralez), Gogorregiko adinekoek mus eta briska txapelketak antolatuko dituzte. Abuztuaren 22an eta 24an (asteartez eta ostegunez, hurrenez hurren) garagardo-dastatzea izango da La Salve etxearen eskutik; honen eskutik etorriko da karpapera, baita, herri kirolak ere.
Urtero legez, eta ezinbestean, Athleticen partidak indar handiz biziko dira Gogorregiren txosnan, abuztuaren 27an Eibarren kontra jokatuko den partida batik bat. Partida hori txosnatik bertatik zuzenean komentatuko dute Radio Nervión eta Telebilbaoren Bilbosporten taldekideek, Eduardo Velasco buru dutela.
Gogorregikook Aste Nagusi osoan ondo pasatzera animatzen zaituztegu. Ondo pasatzeaz gain, elkarrekiko errespetua ere aipatu nahi dugu, #Ez beti da ez gogoraraziz. Era berean, bat egiten dugu Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) sustatzen duen #GukEzetz kanpainarekin eta Bilboko Udalak abuztuaren hasieran abiarazi duen sentsibilizazio-kanpainarekin.
EGITARAU OSOA ? ASTE NAGUSIA 2017
Abuztuaren 19a, larunbata
13.30 Poteo-batukada
14.30 Adin guztietako konpartsakideen herri-bazkaria
18.00 Txupinazoa, Arriaga antzokiko plazan
23.15 Lea eta Mister Kul DJ
Abuztuaren 20a, igandea
18.15 Athletic ? Getafe partida
20.00 Herri Kirolak, La Salveren eskutik
23.14 Tracy DJ
Abuztuaren 21a, astelehena
12.00 Haur jokoak
23.15 Lea, Mister Kul eta Unai Muguruza DJ
Abuztuaren 22a, asteartea. Down Sindromearen Fundazioaren aldeko Elkartasun Eguna
13.30 Garagardo-dastatzea, La Salveren eskutik
20.30 Godoysen kontzertua, La Salveren eskutik
23.15 Lea eta Mister Kul DJ, Gotzon Batikonen triki showarekin
Abuztuaren 23a, asteazkena
23.15 Asier Bilbaoren showa
00.30 Ibai Sánchez DJ
Abuztuaren 24a, osteguna
18.30 Garagardo-dastatzea, La Salveren eskutik
20.45 Athletic ? Panathinaikos partida
23.15 King Africaren kontzertua
00.15 Lea eta Mister Kul DJ
Abuztuaren 25a, ostirala
14.30 Herri-marmitakoa, adinekoentzat
17.00 Mus eta briska txapelketak
19.00 Sardinada eta ‘Los Txikis’ taldearen emanaldia
21.00 ‘Nómadas’ taldearen kontzertua, La Salveren eskutik
23.15 Ibai Sánchez DJ
Abuztuaren 26a, larunbata
14.30 Herri-bazkaria
23.15 Lea eta Mister Kul DJ
Abuztuaren 27a, igandea
18.15 Eibar-Athletic partida, Radio Nerviónen Bilbosporten zuzeneko komentarioekin