BILBAO. ProgramaBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatu du, BihotzAlai Folklore Taldearekin, Haize Alde Kultur Taldearekin, BihotzaranAuzo Elkartearekin, Arangoitiko Gazte Asanbladarekin eta ArangoitikoBatzokiarekin batera. Maiatzaren 10era, igandera, arte, luzatuko den eta protagonista nagusiakmusikaeta dantza izango dituen programak, txikienentzako ipuin-kontalariak,tailerrak eta antzerkia ere jasotzen dituzten jarduera asko ereizango ditu.
EuskalJaia asteartean, maiatzaren 5ean, arratsaldeko 18:00etan, hasiko damodu ofizialean, txikienentzako zine-forum saio batekin. Hurrengoegunean, asteazkenean, maiatzaren 6an, ipuin-kontalarien txandahelduko da. Maite Arrese kontalariak, Mau Ziemkewick-ek biolinarekinlagunduta eta Olatz Landaren irudiekin, Dalai Lamak, maitasuna etaelkartasuna gizakiarentzat ezinbestekoak direla dioen horretanoinarritzen diren "Maitasun ipuinak" aurkeztuko ditu.
Ostegunean,maiatzaren 7an, musika indarrez sartuko da, Euskotarrak taldearenkontzertuarekin, Araneko elizan, arratsaldeko 18:30etan. Ostiralean 8dantza ikastaro emango dira Institutuan arratsaldeko 18:00etan, etabatukada bat Arangoitiko Batuke Bulegoa taldearekin, arratsaldeko19:30etatik aurrera auzoa erritmoz betez.
Larunbateko,maiatzaren 9ko, goiza, txikienentzako tailerrekin hasiko da,11:30etan, Araneko plazan. Ordu horretan bertan, Ondalan Erraldoienkonpartsak auzotik egingo duen ibilbidea hasiko du, auzokide guztiaketa euskal folkloreaz gozatzera hurbildu gura duten guztiak animatuz.Folkloreak jarraipena izango du 13:00etan, euskal dantzekin, BihotzAlai taldearekin, Araneko plazan, baita ere.
BihotzAlai taldeak arratsaldean jarraituko du, 16.00etan Institutuan hasikoden erromeriarekin, eta horren ondoren, 17:30etan, umeentzakoberbena. Ekitaldi hori Eidabe konpainiak gidatuko du, "Sardinafreskue"aurkeztuz, itsasoko euskal abesti zaharren bitartez txikienenpartaidetza bilatzen duen antzerki ikuskizuna. Jaiak, auzoan aritukodiren Deustuko gaita-jotzaile eta txistulari taldeekin jarraituko du,eta horien ostean Gibelurdinek taldea etorriko da, 20:30etan.
EuskalJaiaren XI. edizioa igandean, MAIATZAREN 10ean amaituko da, musikagehiagorekin. Goizeko 11:00etan Deustuko gaita-jotzaileak etatxalapartariak arituko dira. Amaitzeko, Mikel Galarzaren eta bereikasleen bertsoak izango ditugu, eguerdiko 12:30etan, Araneko etaEgileor plazatan.
AGENDA:
MAIATZAK 5 MAYO (Martitzena)
18:00 Umeentzako zine-foruma. (Ur-etxean)
MAIATZAK 6 MAYO (Eguaztena)
18:30Ipuin kontalaria MAITE ARRESE &MAU ZIEMKEWICH amodiozko ipuinak. (Agirre Baserria)
MAIATZAK 7 MAYO (Eguena)
18:30EUSKOTARRAK Abesbatzaren kontzertua.(Araneko eliza)
MAIATZAK 8 MAYO (Barikua)
18:00 Dantza ikastaro arina. (Ikastetxean)
19:30 Batukada ARANGOITIKO BATUKE BULEGOA.(Auzoan zehar)
MAIATZAK 9 MAYO (Zapatua)
11:30Umeentzako tailerrak. (Araneko plaza)
11:30 Erraldoiak ONDALAN ERRALDOIENKONPARTSA. 30 (auzoan zehar)
13:00 Euskal Dantzak BIHOTZ ALAI. (Aranekoplaza)
16:30 Erromeria BIHOTZ ALAI. (Ikastetxea)
17:30 Umeentzako antzerkia EIDABE Sardinafreskue. (Ikastetxea)
19:00 Kantu-kalejira musikatua DEUSTUKOGAITEROAK, TXISTULARIAK ETA KANTUGINTZA TALDEA. (auzoan zehar)
20:30 Kalejira GIBELURDINEK. (Auzoan zehar)
MAIATZAK 10 MAYO (Domeka)
11:00. DEUSTUKO GAITEROAK eta txalaparta.(Parkinga eta auzoa)
12:30. Bertsolariak MIKEL GALARZA ETAIKASLEAK. (Araneko plaza-Egileor plaza)