Astelehen honetan, Bilboko Udalak Ikusi eta Ikasi programako jardueretan parte kartzeko epea ireki du. Bi eta 11 urte bitarteko umeei zuzenduta dagoen ekimen honek 21. edizioa biziko du aurten eta aisialdi familiarrerako 60 jarduera euskaraz eskainiko ditu.

“Udalak aniztasuna eta emozioak euskararen bidez lantzearen aldeko apustua egiten du, familiak aurten diseinatu dugun programa bezain askotarikoak baitira", adierazi du Eider Inunziaga Euskarako, Herritarren Arretako eta Partaidetzako, 2030 Agendako eta Nazioartekoko Gaietako Saileko zinegotziak.

"Ikusi eta Ikasi" programak otsailetik maiatzera bitarteko hiru tarte izango ditu: 2 eta 3 urte bitarteko umeentzako jolas-saioak, gurasoekin batera ("Altzoan"); sormen-tailerrak 4 eta 8 urte bitarteko umeentzat eta haien familientzat ("Familian"); eta dibertsio-tailerrak 9 eta 11 urte bitarteko haurrentzat lagunekin ("Lagunartean").

Programa honetan 2 eta 11 urte bitarteko umeak eta haien familiak elkarrekin dibertitzen dira euskaraz eta euskararekin. Programazioa umeen adinaren ezaugarriak eta gaitasunak kontuan hartuta diseinatu da. "Helburuak dira euskararekiko harreman afektiboa lantzea eta euskara esperientzia positiboekin lotzea txikitatik", azpimarratu du Eider Inunziaga Euskarako, Herritarren Arretako eta Partaidetzako, 2030 Agendako eta Nazioartekoko Gaietako Saileko zinegotziak.

"Altzoan" ikuskizunaren saioetan, 2 eta 3 urte bitarteko umeek eta haien familiek euskara gozatzeko aukera izango dute, abestien eta esku-jolasen bidez. "Familian" tailerretan, aldiz, 4 eta 8 urte bitarteko haurrek, senideekin batera, hainbat eskulan egingo dituzte, hala nola txotxongilo-tailerrak eta itzaleko mozorro mitologikoak, artilea egitea eta zurezko panpinak margotzea. Azkenik, "Lagunartean" tailerretan, 9 eta 11 urte bitarteko haurrek, lagunekin batera, sukaldaritza-tailerrak eta mosaikoak egingo dituzte.

Ikuskizunen bitartez, 4 eta 8 urte bitarteko haurren familiek emozio eta elikadura osasungarriei buruzko lana egingo dute. Lehenengo ikuskizuna ere, Eidabe antzerki-taldearen "Eneko eta Ixabel" lana, Errekaldeko Udaltegian izango da 18:00etan, eta elikaduraren eta osasunaren arteko loturari buruzkoa izango da. Era berean, bigarren ikuskizuna, "Margarita Rita Rita", haurren sufrimenduari buruzko antzerki-lan dibertigarri eta koloretsua izango da, eta Otxarkoagako Udaltegian ikusi ahal izango da. Azkenik, eta urrezko amaiera modura, maiatzaren 31n Campos Elíseos antzokia musikaz eta dantzaz beteko da "Gora Bihotzak" lanarekin.

Edozein jardueratan parte hartzeko, www.ikusietaikasi.eus web-orriaren bidez eman beharko da izena, eta interesdunek astelehen honetatik (hilak 15) urtarrilaren 28ra arteko epea dute horretarako. Programazioa otsailaren 8an hasiko da Errekaldeko Udaltegian "Eneko eta Ixabel" ikuskizunarekin, eta maiatzaren 31n itxiko da Campos Elíseos antzokian "Gora Bihotzak" ikuskizunarekin.