BARAKALDO. Barakaldoko Tokiko Poliziak azken asteetan hirugarren aldiz saihestu egin du hutsik geratu berri izan den etxebizitza baten okupazioa.

"Berriro ere, herritarren lankidetzari esker jardun ahal izan da. Etxe bat legez kanpo okupatuko delako zantzuren bat dagoenean berehala Udaltzaingoari jakinarazteko ematen ari garen aholkuari jarraitzen zaiola ikusten dugu. "Kasu horietan, funtsezkoa da oso azkar jokatzea", gogorarazi du Ángel Madrazo Herritarren Segurtasun eta Babes Zibileko zinegotzi ordezkariak.

Etxebizitza utzi berri izan zuen pertsonak eman zion abisua Udaltzaingoari joan den astearte goizean. Zehazki, adierazi zuenez, azken gauzak erretiratzen zituen bitartean, bi gizon joan ziren arratsalde horretan bertan okupatuko zutelako mehatxupean.

ZAINTZA ETA HORMATZEA

Udaltzaingoak zaintza intentsiboa antolatu zuen eremu horretan, oinezko patruilekin. Eta, Ertzaintzarekin lankidetzarekin, astearte arratsalde eta gauean bi gizon identifikatu zituzten bi aldiz saiatu ondoren etxebizitza okupatzen. Saiakera batean, pertsona horiek sarraila hautsi eta aldatu ondoren sartu egin ziren etxebizitzara, baina berehala irtenarazi zituzten.

Plantillan agente gutxi daudenez, ezinezkoa da inguruan patruila bat etengabe edukitzea. Hori dela eta, Udaltzaingoa harremanetan jarri zen etxebizitzan bizi izan zen azken pertsonarekin, eta eraikinerako sarrera hormatzeko eskatu zion gaizkileei sarbidea galarazteko. Hala ere, pertsona horrek ez du baliabide ekonomikorik, eta, gainera, oraindik ebazteke dagoen auzi judizial bat dago higiezinaren gainean.

Egoera horren aurrean, Herritarren Segurtasuneko eta Babes Zibileko Arloa harremanetan jarri zen udal-zerbitzuekin, etxebizitza hormatu eta bertarako sarbidea galarazteko, eta atzo arratsaldean egin zen.

ATXILOTU BAT POLIZIA BATI ERASO EGITEAGATIK

Bestalde, Bilbon bizi den 32 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean, etxebizitza batean zarata egiten ari zela eta, Udaltzaingoa bertaratu denean agente bati ukabilkadak emateagatik. Erasoa goizaldeko 1:00ean gertatu da. Udaltzaingoaren bi patruila etxebizitza batera joan dira, bertakoak egiten ari ziren zaratak direla eta.

Etxebizitzako bizilagunak atea ireki eta lagun batzuk etxera gonbidatu dituela lo egitera esan du, baina horietako bat oso mozkortuta dagoela eta etxetik botako duela. Orduan, pertsona hori etxe barrutik atera, eta, maskararik gabe, agenteei agiraka egiten hasi zaien. Udaltzainek maskara jartzeko esan dioten, baina gizonak uko egin die jarrera desafiatzailearekin, eta, ondoren, agente bati ukabilkada batzuk eman dizkio bularrean. Horrenbestez, atxilotu egin dute. Agintaritzaren aurkako atentatu-delitu bat egotzi diote.

Horri dagokionez, Ángel Madrazok adierazi duenez, "azken hilabete eta erdian, Udaltzaingoak ehun aldiz baino gehiagotan jardun du jaiak edo etxeetako bilerak eta zaratak direla-eta". Egoera horren aurrean, koronabirusaren kutsadura prebenitzeko ezarritako murrizketak ikusita, datorren Gabon jaiei begira, zinegotziak bilera horiek duten arriskuaz jabetzeko eta familia edo bizikidearen nukleora mugatzeko eskatu die herritarrei.