MUNGIA. Mungiako Udaltzaingoak bi pertsona atxilotu ditu, 39 urteko gizonezko bat eta 32 urteko emakumezko bat, Mungian eta inguruko beste herri batzuetan lapurreta egitea leporatuta.

Abuztuaren 11n, iluntzeko 21:15ean, Mungiako udaltzainek auzokide baten abisua jaso zuten. Auzokide horrek ohartarazi zien bi pertsona sartu zirela bere garajera, ezezaguna zen ibilgailu batean, jarrera nahiko susmagarria erakutsita. Hori dela-eta, Udaltzaingoaren patruila-autoa bertaratu egin zen eta poliziak garaje barrura sartu ziren. Bertan, bi pertsona atzeman zituzten, partzeletan aparkatuta zegoen ibilgailu batean.

Bi pertsonak identifikatzean eta ibilgailuaren miaketa egitean, zalantzazko jatorria zuten hainbat objektu aurkitu zituzten. Horrez gain, orain arte Udaltzaingoak burututako ikerketa-lanei esker, atzemandako bi pertsona hauek Mungiako bertako beste hiru lapurreta kasuetan inplikatuta egon litezkeela ere ondorioztatu da.

Garaje bat baino gehiagotan sartzeko hainbat gailu elektroniko eta giltz lokalizatu zituzten ibilgailuan, hortaz, Mungiako Udaltzaingoa kasuaren jatorria ikertzen ari da, baita inputatutako bi pertsonen inplikazioa Bizkaiko beste herri batzuetan izandako lapurreta-kasuetan ere.

Gertakari honek agerian uzten du, beste behin ere, auzokideen laguntzak duen garrantzia Poliziaren eguneroko lanean; izan ere, herritarren kolaborazioari esker, poliziak patruila-autoen eskura edo ikusmenera ez dauden lekuetara berehala bertaratu ahal dira.