Síguenos en redes sociales:

Gasteizko tranbiak lineak luzatuko ditu

Gasteizko tranbiak Valentin de Berriotxoa eta Gustavo Dore San Martin eta Zabalgana lotuko ditu. Hori eman du ezagutzera Gasteizko alkate Gorka Urtaranek, aste honetan emandako prentsaurreko batean. Alkatearen hitzetan, tranbiak Adriano VI.a kalea, Bustinzuri, Teodoro Dublang, Balentin Berriotxoa, Mediterraneoaren hiribidea eta Gustavo Doré zeharkatuko du tranbiak San Martin eta Zabalgana lotzeko.

Ibilbidea Eusko Jaurlaritzaren Garraio Sailak egindako alternatiben azterlan berrian landu dute Udalak proiektuari aurkeztutako alegazioak jaso ostean, eta alkatearen hitzetan, horixe da “trazadurarik onena”. Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotziak, Raimundo Ruiz de Escuderok, eman dio erabakiaren berri Jaurlaritzari. Ibilbide honek asko gutxituko ditu San Martin auzoak jasan zitzakeen eraginak eta zonalde horretako kaleetan zehar bihurka ibiltzea ekidingo du.

“Elkarrekin lan eginda, genituen desadostasunak konpontzen asmatu dugu. Orain Zabalganerako tranbia egiteko ibilbide onena daukatu. Orain eraikitzeko proiektua ahalik eta azkarren lizitatu behar da”, azaldu du alkateak.

Eusko Jaurlaritzaren Garraio Sailak Udalak aurkeztutako zortzi alegazioei puntuz puntu erantzun die. Horrekin lotuta, kotxetegiak, Gasteizko Udalak bere idatzian eskatzen zuen moduan, Betoñun instalatuko dutela baieztatu dute.

Udalak egindako beste erreklamazio batekin lotuta (Lovaina inguruan zirkulazioaren erabateko modelizazioa egitea), Garraio Sailak eraikuntza-proiektua idazteko fasean zonalde horretan zirkulazioak jasango lukeen eraginaren inguruko azterlana egiteko konpromisoa hartu du bere gain. Tranbia ezartzeak Lovainako eremuan mugikortasunean zer eragin izango duen aztertuko dute bertan.

Era berean, Garraio Sailak onartu ditu ibilbidea Nazio Batuen hiribidetik hobetu ahal izateko egindako proposamenak.

Tranbia Zabalganara zabaltzeko proiektua gauzatzeko lanak ez atzeratzeko, baina ibilbidea Areatza kaleraino zabaltzeko aukera ez baztertzeko, Udalak eta Eusko Jaurlaritzak Industrialdeen Mugikortasun Planarekin lotuta adarraren luzapen hori aztertu ahal izateko talde mistoa sortzea adostu dute. Azterketa horretatik ateratako emaitzen arabera, Jundiz poligonora sarbidea erraztu ahal izateko mugikortasuneko irtenbide hori garatu ahal izango da. “Adar honi bigarren une batean ekiteak aukera ematen digu azterketa hau egiteko, proiektuaren garapenean atzerapenik eragin gabe”, azaldu du alkateak.

Era berean, Eusko Jaurlaritzak tranbia Zabalgana auzora zabaltzeko proiektua gauzatzeko aurrez ikusitako fase kopurua gutxitzeko (3tik 2ra) konpromisoa hartu du bere gain bi adarrak (Jundiz eta Mariturri) aldi berean egiteko. Proiektu osoa erabat eta aldi berean gauzatuko dutela blindatu dute.

Mugikortasun eta Espazio Publikoko zinegotziak Udal talde politikoak deituko ditu Eusko Jaurlaritzaren erantzunaren nondik norakoak azaltzeko.