Francisco Javier San Martin irakasleak Arte Ederren Fakultatearen omenaldia jaso du
Joan den urteko abenduaren 7an hil zen Francisco Javier San Martín irakasleak omenaldi polita jaso zuen otsailaren 4an Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatearen partetik.
San Martinek bizitza oso bat dedikatu zion arte garaikidearen ikerketa eta dibulgazioari. Madrilgo Unibertsitate Autonomoan 1978an lizentziatu ostean, 1979an hasi zen UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatean eskolak ematen. 1990an doktoratu egin zen eta 1993an kontsolidatu egin zen irakasle titular bezala. Bere curriculumaren baitan hainbat liburu, kapitulu, artikulu eta erakusketa katalogoetarako testuak daude. Haien artean, hauek dira aipagarrienak: Piero Manzoni (Nerea, 1998), Dalí-Duchamp, una fraternidad oculta (Alianza, 2004), Una estética sostenible. Arte en el final del Estado del bienestar (Nafarroako Unibertsitate Publikoa, 2007) eta Guía para el arte del siglo XXI (BilbaoArte, 2019).
Omenaldia Arte Ederren Fakultateko Hallean garatu zen eta Txaranga Urretabizkaiak parte hartu zuen. Performancea eta musika esperimentalean diharduen talde honek, San Martinen nortasunean eta ibilbidean inspiratutako erakustaldia eskaini zuen: hildakoaren bulegotik hasi zuen bere musika-emanaldia, honek idatzitako testu fotokopiatu bat ikuslegoaren artean banatu (goiko pisutik behera euria bezala jaurtiz), Marcel Duchamp artista famatuaren koadro batean oinarritutako ekintza bat burutu (San Martinek sakonean ikertutako sortzailea) eta prestatutako bideo-proiekzio baten aurrean bere konposizio esperimentaletako bat interpretatu zuen.
Ostera, San Martin irakaslearen Artearen Historia eta Musika Saileko bi kidek bere ibilbide akademiko osoa errepasatu zuten. Ikerlari bezala, jariotasun handiko autorea izan zen eta bere argitalpen gehienen azala proiektatu egin zen aurkezpen batean. Irakaskuntza eta artearen dibulgazioa izan ziren bere pasioak eta horrexegatik berak emandako eskolak, transferentzia ikastaroak eta hitzaldiak aipatu ziren.
Azkenik, ekitaldia ixteko, Arte Ederren Fakultateko José Antonio Azpilicueta artistak San Martini egindako karikatura oparitu zitzaion hildakoaren familiari oroigarri bezala.
Temas
Más en Sociedad
-
El Gobierno vasco amplía el alcance y las cuantías de las becas universitarias para el próximo curso
-
Viajes por 50 euros y con tu mascota: abierto el plazo del nuevo programa del Imserso
-
Detenido un profesor por hacerse pasar por un menor en redes y pedir fotos sexuales a una niña
-
El Servicio de Emergencias de Osakidetza atendió este pasado lunes a 25 personas por las altas temperaturas en Euskadi