DONOSTIA. Koronabirusaren pandemiak ostalaritzaren eta merkataritzaren sektoreetan eragindako kalte ekonomikoak gutxitzeko asmoz, Donostiako Udalak bi sektore horiei laguntzeko bonuen kanpaina berri bat jarriko du martxan.

Ekonomia Bultzatzeko zinegotziak, Marisol Garmendiak, adierazi zuenez, "tokiko saltokiei eta ostalaritzari laguntzean buru-belarri ari gara, hiriaren nortasun zeinuak baitira. Ondo dakigu zein egoeratan dauden. Horregatik, Udalak, ahal duen heinean, programak eta laguntzak sortzen ditu bi sektore horiek biziberritzeko, negozioak eta haiek sortzen duten enplegua mantentzeko helburuarekin".

Bonu horiek bi sektoreetako jarduera digitalizatzea helburu duen plataforma baten bidez aktibatu dira gaur, abenduak 14. webgune honetako plataforman erosketa bat egiten dutenek %30eko deskontua jaso ahal izango dute, gutxienez 20 euroko gastu batetik aurrera, gehienez 30 euroko hobariarekin. Gainera, doako etxez etxeko garraioa izango dute. Online merkatu honetan parte hartu nahi duten dendek oraindik izena eman dezakete, eta horretarako eskaera doan egin behar dute Gabonetako Azokaren webgunean.

Donostiako ostalaritzak ere on line kontsumorako bonu hauek jasotzen ditu. 10 euroko bonuak dira, eta bezeroak 7 euro ordaintzen ditu. Kasu horretan, bonuak online erosi behar dira hautatutako saltoki bakoitzerako, eta bezeroak establezimenduarekin harremanetan jarri behar du kontsumitzeko, bai tokian bertan hartzeko, bai lokalean hartu eta etxera eramateko.:

EKIALDEKO SALTOKIAK

Halaber, San Sebastián Shopsekin elkarlanean sortu da "2020 Gabonetako Erosketa Bonuak" programa. Gabonetan erosketak egiteko bonuak jarriko dira zirkulazioan, 15 euroko balioa izango dutenak, zeinetatik Sustapenak 5€ ordainduko dituen. Guztira 6.600 bonu banatuko dira ekialdeko 200 saltokitan.

Saltokiak berak eskainiko dituen bonuak izango dira, hala nola Gabonetako erosketak ekialdeko establezimenduetan egin ahal izateko.