DONOSTIA. Datorren larunbatean, hilak 14, Intxaurrondoko auzoak jasoko du bigarren eskuko produktuen Donostiatruk azoka. Ekitaldia Sagastieder plazan egingo da, goizeko 10:00etatik 14:00etara, koronabirusari aurre egiteko segurtasun neurri guztiekin.

Kontuan hartu beharko da azokan erakutsiko diren produktuak erabilita daudela, hori dela eta, erosi ondoren desinfektatu, edo berrogeialdian mantendu beharko dira erabili aurretik. Aholku horrez gain, osasun-krisiak prebentzio-neurri batzuk hartzea eskatzen du, eta horregatik: postu kopurua mugatuko da. produktuak manipulatzea saihestuko da eta arropak ere ezingo dira probatu.

BERRERABILTZEAREN GARRANTZIA

Erabiltzen ez ditugun objektuei bigarren bizitza bat emanez gero, euren balio-bizitza luzatu egiten da. Horrela, hondakin kopurua, produktuen ekoizpenak ere gutxitu egiten dira, ingurumenean dituen eragin kaltegarriak gutxituz. Honek, era berean, aldaketa klimatikoa indartzen duten berotegi-efektuko gasen isurketa ere murriztu egiten da.

ONLINE MERKATUA

Hiru aukera daude online produktuen bizia luzatzeko:

  • Donostiatruk-ek norbanakoen artean bigarren eskuko objektuen erosketa/salmenta errazteko bertsioa du sarean. Beraz, nahiago badute bertan iragarkia jarri eta objektuak sal ditzakete.
  • Bestalde, jendeak behar ez dituen objektuak oparitu egin nahi baditu honako web orri hau erabil dezakete.
  • Bestela, horiek bildu eta berrerabiliko dituen elkarte bati dei egin diezaiokete: emaus, cáritas...

DONOSTIATRUK EGUTEGIA 2020

Apurka-apurka, merkatua hiriko auzo guztietatik igarotzen ari da, eta Altzako edizioaren ondoren, orain Intxaurrondoren txanda izango da. Aurrerago, Amara eta Antiguoren txandak izango dira:

  • Azaroak 14 - Sagastieder Plaza (Intxaurrondo)
  • Azaroak 21 - Easo Plaza (Amara)
  • Abenduak 5 - Julio Caro Baroja Plaza (Antiguo)
  • Abenduak 19 - Easo Plaza (Amara) Elkarteen Elkartasun Azoka