- Sare sozialetan oso aktibo hasi zuen berrogeialdia. Orain, nahiz eta EITBko Adinberri saioko aurkezle lanak egin, etxean dagoenean nahiago du deskonektatuta egon. "Gehiago nago niretzako", dio yoga praktikatuz baretzen den abeslariak.

Nola daramazu konfinamendua?

—Ezin dut esan ondo eramaten dudanik. Honek ondorio ezberdin eta ani-tzak ekarri ditu. Saiatzen naiz zerbait positiboa ateratzen eta horri heltzen.

Badaukazu balkorik edo terrazarik gauzak arintzeko?

—Donostiako pisuan badaukagu balkoi bat plazara ematen duena eta horrekin super pozik bizi gara. Ez gara kexatzen, gainera eguzkiak ematen du arratsaldeetan.

Konfinatuta bai, baina aktibo mantendu zara. 'Etxetik etxera' ekimena bultzatu duzu Instagram-en.

—Bai, energia gehiago somatzen nuen lehenengo asteetan. Orain pixka bat deskonektatuago nago, gehiago nago niretzako. Bere momentuan hogei pertsonekin zuzenean solasean ari-tzeko dinamika jarri nuen martxan. Oso polita izan zen eta ondo etorri zi-tzaidan; baita beste persona batzuei ere, eskerrak eman baitzizkidaten.

EITBko 'Adinberri' saioan ere parte hartzen ari zara mindfulness eta meditazio klaseak emanez.

—Bai, Adinberri Fundaziotik sortu den saio bat, adineko pertsonei zuzendutako ekintza ezberdinak bideratzen dituzte. Ariketa fisikoa eta ongizate emozionala lantzeko da.

"Etorri behar dena, etorri behar bada, etorriko da". Esaldi horrek zure filosofia laburbiltzen al du?

—Bai, hau guztia hasi denetik denok galdetzen dugu ea zer geratuko den. Sortu ditzakegu gure espektatibak baina egia esan ez dakigu zer gertatuko den hemendik hilabete batera. Saia-tzen naiz egunean bizitzen eta ahalik eta ondoen eramaten.

Beharrezkoa da deskonektatzea?

—Une baten informazio eta estimulu gehiegi geneuzkan, horrek agobiatu egin nau. Ez bakarrik sare sozialengatik, Whatsapp-ean ere bai. Notifikazioak desaktibatu ditut. Egunak eta egunak dauzkat, baina egun berean ere fase ezberdinetatik pasatzen naiz. Emozionalki sekula esperimentatu ez dudana bizitzen ari naiz, inportantea da zaintzea eta dosifikatzea.

Zerk laguntzen dizu emozioen uholdea kontrolatzen?

—Yogak. Kirola egiten ere banabil, baita meditazioa. Baina batez ere yogak laguntzen dit baretzen. Baita lagun batzuekin harremanetan egoteak.

Uda honetan posible ikusten duzu oholtza gainera igotzea?

—Ez dut espektatibarik sortu nahi. Ez dut uste posible izango denik, baina posible izango dela esaten badigute, zoragarria izango da, nahiz eta betikoa izango ez dela jakin. Denok nahi dugu dena ahalik eta azkarren, baina hau prozesu bat da eta poliki-poliki jarraitu behar dugu.

Zertan ematen duzu denbora?

—Derrigortuta etorri zaigun denbora libre pila bat daukagu eta badirudi oso produktibo egon behar dugula. Sortzen ari naizen galdetzen didatenean baietz diot, baina ez hainbeste, eta zenbaitetan ez. Irakurtzen nabil, baina batez ere telesailak ikusten ditut.

Gomendatuko zenukeen zerbait?

—Ikusi dudan azken telesaila Unorthodox izan da, oso gomendagarria. Beste bat This is us izan da, Amazon Prime-en dagoena. Orain Dolly Aldertonen Todo lo que sé sobre el amor liburua irakurtzen nago.

"Donostiako pisuan badaukagu balkoi bat plazara ematen duena eta horrekin super pozik bizi gara"

"Ez dut uste udan oholtza gainera igotzea posible izango denik, baina posible bada, zoragarria izango da"