EHUk neurriak ezarri ditu aparteko kasuetan unibertsitateko instalazioetara sartzeko
BILBO. Martxoaren 12an, Euskal Herriko Unibertsitateak bere eraikinetan egin beharreko jarduera guztiak eten egin zituen, koronabirusak eragindako egoera dela eta. Orduz geroztik, martxoaren 16an funtsezko zerbitzuen zerrenda zorrotza ezarri zen, eta martxoaren 30ean instalazioetan oso aparteko kasuetan sartzeko neurriak ezarri ziren. Gaur goizean, Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak aparteko kasuetan sartzeko neurriak ezarri ditu.
Alarma egoera luzatuz joan denez, aurrez aurreko irakaskuntza jarduerek etenda jarraituko dute. UPV/EHU etengabe ari da egoera aztertzen, lehentasuna izanik, beti, jarduerak segurtasun eta osasun berme guztiekin egin ahal izatea. Horretarako, Covid-19ak eragindako osasun alertaren ondorioz ezarritako konfinamenduaren ondoren, UPV/EHUk bere pertsonala aurrez aurreko jarduerara itzultzeko plana osatu du. Orain, unibertsitatearen instalazioetan sartzeko baldintzak egokitu ahal izango dira aparteko kasuetan, ikertzaileek jarduera ezin dutenerako modu ez-presentzialean bete.
Beraz, etenda jarraitzen dute aurrez aurreko irakaskuntza jarduera guztiek, eta irakaskuntza jarduerak urrutitik eta online ematen jarraitu beharko da eta erabakiari jarraikiz, funtsezko zerbitzuetan oinarrizko lanak egin behar dituzten langileak eraikinetara sartu ahal izango dira modu jarraituagoan.
Gaurko erabaki honen babesean, prozesu esperimentaletan beharrezkoa baldin bada etengabeko kontrola egitea, eta horretarako ikertzaileen presentzia ezinbestekoa baldin bada, txandak egingo dira zeregin horiek betetzeko. Baimen hori lortzeko, baina, ikerketako instalazioko edo laborategiko lan presentzialera bueltatzeko plana bidali beharko da.
Bestalde, COVID-19aren kontrako borrokan lanean ari direnak ere sartu ahal izango dira UPV/EHUren instalazioetara.
Mantentze, segurtasun eta garbitze zerbitzuei dagozkien kontratuetako arduradunak harremanetan jarriko dira enpresekin, erabaki honetan aipatzen den funtsezko jarduerak behar bezala funtziona dezan beharrezkoak diren prestazioei erantzuteko.
Temas
Más en Sociedad
-
‘Cosmeticorexia’: adolescentes adictas al cuidado facial (y al bisturí)
-
Ikasle Abertzaleak convoca acampadas por Palestina en los campus del País Vasco y Navarra
-
Detenido un menor al usar en una red social un programa de IA y manipular unas fotos de una conocida en Palma
-
El Gobierno vasco defiende que las familias numerosas son "la garantía del futuro y transmisoras de valores humanos"