DONOSTIA. 1.193.818 euroko aurrekontua onartu du Donostiako Tokiko Goberno Batzordeak Altzako kiroldegiaren inguruko errepide-sarea hobetzeko lanetarako. Obren proiektua Injelan SL enpresak burutu du.

Proiektu originala honako alderdi hauetan eraberritu behar izan da:

  • Oleta Ikastetxerako sarbideak, kiroldegiaren eta aipatutako ikastetxearen artean dagoen biribilgune nagusiaren inguruan
  • Casares pasealekua eta Darieta bidea arteko bidegurutzean (Harri Berritik gertu), eraberritu gabe geratu dena
  • Aurreikusitako aparkalekua (Larresko obren zati gisa egin dena).

Darieta biribilgunean, egokitzapenean, Berrako bidean Kasaresetik datorren Darietako adarra pixka bat biratu da, eta kiroldegiko eta Oleta Ikastetxeko adarrerako sarbidea Darietatik bakarrik izatera behartu da. Adar horren eta biribilgunearen arteko lotura irteerarako baino ez da erabiliko.

Gainera, kiroldegiko obrak gauzatzearen ondorioz eta Uraren eta Saneamenduaren Udal Zerbitzuak ezarritako irizpide berrien ondorioz, euri-uren eta ur beltzen saneamendu-kanalizazioak doitzea planteatu behar izan da.

Oleta ikastetxerako sarrera

Oleta Ikastetxera sartzeko lanak bi fasetan planteatu dira.

  • Oinezkoentzako sarbide berri bat eraikitzea aurreikusten da, egungo arrapalatik ibilgailuen sarbidea mantenduz. Horretarako, beharrezkoa da Darieta biribilguneko espaloia eta ikastetxerako egungo sarbidea behin-behinekoz egokitzea.
  • Oleta Ikastetxerako ibilgailuen sarbidea bukatuko da, kiroldegira sartzeko bidearen beheko muturretik, eta %12ko malda duen sarbidea lortuko da. Ibilgailuentzako sarbide berria egin ondoren, egungo sarbideak hartzen duen espazioan 4,40 m-ko zabalerako eskailera egingo da. Jarduketa horien bidez, oinezkoentzako plataforma zabalago bat lortzen da Oleta Ikastetxera oinez sartzeko eskailera berriaren goialdean, ikasleen sarrera eta irteera erraztuz.