Uda honetan Araban 50 saharar ume hartzeko deia zabaldu dute
Helburua da 11 eta 12 urte bitarteko 50 haur hartzea
Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak familiei uda honetan 50 saharar ume hartzeko deia zabaldu dute. Oporrak bakean programaren helburua da 11 eta 12 urte bitarteko 50 haur hartzea.
Afanis familien elkarteak eta Sahararren Euskadiko Ordezkaritzak aurten ere Oporrak bakean programa antolatu dute erakundeen lankidetzarekin batera
Afanisek eta Fronte Polisarioak Arabako erakundeen lankidetzarekin batera kudeatzen duten Oporrak bakean programak 44 urte bete ondoren, harrera familiak eskatzen jarraitzen du.
Halaxe adierazi du Nerea Melgosa Arabako Foru Aldundiko Berdintasun eta Giza Eskubideen zuzendariak, Jon Armentia Gasteizko Udaleko Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurtzaroaren zinegotziak, Irune Lujambio Afaniseko lehendakariordeak eta Brahim Abdelfatah Fronte Polisarioak Euskadin duen ordezkari ondokoak.
Lau entitateek lankidetza hitzarmen bat daukate izenpetuta Oporrak bakean programa garatzeko; izan ere, programa hori udako bi hilabeteetan aldi baterako harrera programa da, helburua duena iheslari kanpamenduetatik datozen haurrak hartuak izan daitezen Arabako familietan udako bi hilabetetan.
Ondorioz, sustatu nahi da saharar herria eta Arabako Lurralde Historikoa elkarri gerturatzea, eta arabar gizartearen gai horrekiko oharmena areagotzea. Horrez gain, programa horren bidez sustatzen da haurrek beste errealitate batez goza dezaten bi hilabetetan, basamortuko beren eguneroko errealitateaz bestekoa, mediku arreta eta elikadura orekatua emanez, eta, aldi berean, kultura truke bat sustatuz saharar haurren eta arabar haurren artean.
Temas
Más en Sociedad
-
Las aerolíneas de bajo coste se lanzan a absorber el millón de asientos que deja Ryanair
-
El Departamento de Educación evaluará a las direcciones de los colegios para acceder a mejoras laborales y ‘pluses’
-
La OMS registra más de 560.000 casos de cólera en 2024 en el mundo, un 5% más que en 2023
-
El informe sobre la conexión de la Y vasca con Navarra estará listo en primavera