BILBO. Mipcom eta nazioarteko eragile nagusien topagunea bilakatzen da lau egunez. Mundu osoko ekoizle, banatzaile eta erosleekin harremanak egiteko aukera eskaintzen du topaketak, Euskal Herriko enpresek sortutako eduki eta formatuen nazioartekotzea ahalbidetuz. Halaber, ezinbesteko hitzordua da sektorearen joera berrienak ezagutzeko eta telebistarako mundu mailako estreinaldiak erakusteko.

Aurten, Expressive Media Projects, J.O.K Flms, LA Ekoizpenak, Lotura Films, Pausoka Entertainment, Sayaka Producciones eta Serñor & Señora izango dira Basque Audiovisualgunean egongo diren enpresak. Hauen animazio produktu, dokumental, film, formatu eta multimedia produktuak merkatuan banatuko den Basque Audiovisual katalogoan jasoko dira. Halaber, EIKEN, Etxepare Euskal Institutua eta Zineuskadi ere bertan egongo dira, nazioarteko kontaktuen sarea indartu eta euskal enpresentzat negozio aukerak sortzeko helburuarekin.

Merkatu honetan parte hartzeak euskal produktuak saldu, ekoiztu, ezagutzera eman eta nazioartekotzeko aukera eskaintzeaz gain, beste herrialdeetako sortzaile, ekoizle, banatzaile eta ikus-entzunezko eta eduki digitalen balio kate osoan parte hartzen duten profesionalekin bat egitea ahalbidetzen du. Hori dela eta, EIKEN, Etxepare Euskal Institutuak eta Zineuskadik helburu bezala jarri dute gure lurraldearen sustapena, Euskal Herria nazioarteko ekoizpen gune bezala aurkeztuz.